Psilocybeneara geroz eta jende gehiago hurbiltzen hasi da, horrelaxe atzo gertatutakoa Sold Out izan genuen bigarrenez Hondarribiako etxe arroxean. Lehenik Lobo Electricoko taldekideak igo ziren taula gainera, 22:05 inguru; oraindik etxe arroxean ez zegoen jende gehiegi, balite Oreretako Sagardo Egunak zerbait ikusi izana. Bigarrenez genituen tolosarrak Hondarribian, gogoz hasi ziren Ojos Grandes bezalako klasikoekin hala ere lehen ilaretan jende gutxi zegoen, gehien bat prentsako jendea edo ta argazkilari lanetan dabilen jendea.
Denbora pasa ahala, Shanti Magmak (Lobo Electricoko abeslaria) jendearekin nolabaiteko komunikazioa aurkitu nahi zuen, guregana zuzendu zen esanez: “Vamos a pasar al próximo nivel!…” eta “¿… aqui hemos venido para intentar pasarlo bien o para pasarlo bien?…” Azkenean jendea pixkat animatu zen, jada aretoan jende gehiago aurkitzen zen, bazirudien Oreretatik jendea pozik eta gogoekin iritsi zela, Vertigo, Verano Electrico edo ta Caballo Sonico bezalako abestiekin kontzertuan giro itzela lortuz. Kontzertu borobila izateko BackFiva bezalakoak jo beharko zituzten, harritu ninduen abesti hau ez ikutzea zeren izan naizen beste kontzertuetan askotan ikutzen duten abestia da, gainera jendeak gustora dantzatzen du; akaso horixe izan zen arazoa, Hondarribian ez genuela behar adina dantzatu eta otso elektrikoa ez zebilen gauzak luzatzeko gogoz, nork daki.
Otsoak amaitu zuenean beratarren txanda iritsi zen, Sexty Sexers. Inork ez zuen dudarik, etxe arrosa jada lepoz jende zenbilen eta jendeak leku egokiaren bila zebilen. Bazirudien Hero Mantra diska berriak eta jaso izan dituzten kritika onak jendea mugiarazi zuela, gainera gogoratu beharra dugu Hondarribia eta Beraren arteko distantzia oso txikia dela, etxean bezala ibiliko ziren Sextyak. Guns N´ Roses taldearen antzera zapia buruan zuela atera zitzaigun Mikel Strangelove (Sexty Sexers taldeko abeslaria) gogoz, gorputza gogor mugituz eta bitartean kitarrak jo ta fuego zenbiltzan; lehen abestiarekin jada jende guztia saltoka zegoen, jendeak zenbait abestiren letrak zekizkien eta gogoz disfrutatu zuen Hero Mantra oraindik plazaratu gabeko diska berriaren abestiekin.
Argi zegoen Sextyek Ondarrun izandako arantza kendu nahi zutela kontzertu oso eta eder bat eginez, Ondarrurako ere zenbait erreferentzia egon zirelarik. Kitarra jende artean dabilela ikusten duzunean, jendeak eszenatokitik salto egiten duenean eta inor geldirik ez dagoela ikusita argi dago gogoratzeko Rock N´Roll gaua egon zela etxe arrosean.
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
