Papera eta Kartoia - Kerobia

Urriaren 8an, Kerobia eta Malenkonia euskal taldeak izango ditugu Bilboko Kafe Antzokian. Pop rock musika jorratzen duten bi talde hauek disko berria aurkezteko parada izango dute Bilbon: Papera eta Kartoia, Kerobiaren kasuan, eta “Hegazkadak dakar Ekaitza” Malenkoliaren kasuan.

Papera eta Kartoia, Kerobiaren trilogiaren bigarren alea da Materia organikoa eta gainerakoak kaleratu ondoren, eta Maitzan aurkeztu zen. Hegazkadak dakar Ekaitza berriz, Oñatiko taldearen lehen diska da eta Irailaren 1an aurkeztu zuten.

Kontzerturako sarrerak 10 eurotako prezioa izango dute.

Erlazionatutako sarrerak

2 Erantzunak
Musikazale

Kaixo, taldeak Malenkonia du izena eta ez malenkolia, danbakan ezagutu nintuen eta beraien diska muxu truk jeitsi daiteke beraien webgunetik http://www.malenkonia.com

Besterik gabe, segi blog-arekin, oso gustora irakurtzen dut eta.

Musikazale
Demonocrazy-(e)k esan zuen | Iraila 21, 2009 @ 15:12
Musikazale

Aupa Demonocrazy! Zuzenduta : ), eskerrik asko oharra eta animoengatik :D

Musikazale
Musikeroa-(e)k esan zuen | Iraila 21, 2009 @ 16:43
Erantzun