Kauta taldeak Donostiako Antzoki Zaharrean egongo da Abenduaren 26an “Isladak” diska berria publiko aurrean aurkezteko. Kontzertua gaueko 22.00etan izango da eta sarrerek 5 eurotako prezio merkea izango dute.

Kontzertu hau Gabonak Zuretzat programaren barruan Udaleko Gazteria eta Giza Eskubideen atalak eta Donostia Kulturak antolatutako ekitaldia. “Isladak” Kautaren hirugarren lana da eta Gor diskoetxearekin kaleratu dute. Taldearen hurrengoko kontzertuak hauek dira:

  • Abenduak 27 - Vianako Polikiroldegian - 22.30
  • Urtarrilak 10 - Hatortxurock (Berriobeitia) - 22.30
  • Urtarrilak 17 - Bonberenea (Tolosa) - 22.30
  • Urtarrilak 22 - Bilboko Kafe Antzokian - 22:30

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun 1
Musikazale

[...] Iturria | Kauta Donostiako Antzoki Zaharrean abenduak 26an [...]

Musikazale
Kauta Donostiako Antzoki Zaharrean izango da bihar | Ondopasa-(e)k esan zuen | Abendua 25, 2008 @ 10:37
Erantzun