Jazpana Fest! Beasaingo jaialdi Rural Post Modernoa

Jazpana Fest! urriaren 23 eta 24ean ospatuko da lehen aldiz Beasainen, bi egunetako jaialdi honetan ekintza ezberdinak egongo dira, hala nola, basket 3×3 txapelketa edo ta skate txapelketa; baina musikarentzat ere bere esparrua izango dugu.

Ostiralean gaueko 23:00etatik aurrera, Moby Dick taldeak kontzertu akustikoa eskeiniko du eta larunbatean aldiz, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, herriko taldeak izango ditugu; Arkasha, Surfing Secretas, Punk Bacharach, Fitter Happier eta Lopezno y Los Antilopez. Gauean berriz, 23:00etatik aurrera, We Are Standard, Capsula, Cordura eta The Dirty Pink Ladies ibiliko dira.

Gainera, kontzertuak alde batera utzita, beste kirol eta kultural ekintzak egingo dira egunean zehar: Argazki Rallya, Skate Txapelketa, 3×3 Saskibaloi txapelketa, graffitiak eta bideo emanaldiak besteak beste.

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun