Izia gaur egun Frantzian etorkizun handiko musikaria dugu; txiki txikitatik dabil musikan, normala bere gurasoak ere musikan murgiduta bizi baitira, esan beharra Jacques Higelin, Iziaren aita, pianoarekin, armonikarekin nahiz kitarrarekin oso ongi konpontzen dela, baliteke Euskal Herrian oso ezaguna ez izatea, baina Frantziak jende askok ezagutzen du Higelin.
Izia The Gossip taldearekin pareko rocka egiteaz gain, Amy Winehousen berotasuna azal dezaketa oholtza gainean, The White Stripes rock’n'roll elektrikoa gogoratuz, guzti honi Iziak 18 bakarrik dituela gehitzen badiogu; argi dago denbora kontua izango dela egunkarietan nahiz telebistan hitz eta pitz ibiltzea. Frantzian jada gazte nahiz helduen artean fenomeno hutsa dugu, ez dakit Russian Red Espainian bezain beste baina zerbait baduela argi dago.
Izia Euskal Herrian izango dugu Big Festival ean, Uztailaren 16an, osteguna, Biarritzeko Aguilera Estadioan, duda gabe artista berriak ezagutzeko aukera paregabea.
MySpace| Izia |
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
