Inoiz Ez! bidasoaldetik datorren talde gaztea dugu, oraingoz ez ditugu oso ezagunak baina jada esku arten lan bat daukate. Zenbaitek jada, Berri Txarrak bezalako taldeekin konparatzen dituzte, argi dago oraindik asko dutela ikasteke baina musikarekin ongi pasatzen duten bitartean ez dute arazorik izango.
inoiz_ez

1 ) Betiko galderarekin hasiko dugu elkarrizketa baina baliteke norbaitek oraindik ez jakitea, nondik dator Inoiz Ez! izena?

Ba egia esan, ez genekigun ze izen jarri taldeari eta hasiera batean beste izen batekin hasi behar ginen, baina taldeko guztiak ados ez ginenez, ba taldeko bajista zenak izen hau proposatu zuen eta nola inorri ez zitzaion gaizki iruditu ba taldeari izen hori jartzea erabaki genuen.


2 ) Nola sortzen da Inoiz Ez! bezalako talde bat osatzeko ideia?

Taldeko hiru partaidek leheno beste talde bat genekagun ¨komando korrokon¨izenekoa eta kuadrilako beste bi lagunekin Ander eta Revueltarekin osatzen genuen talde hori. Gure lehen pausoak izan ziren musika arloan eta punk musika egiten genuen. Taldea sortu eta urte betera gutxi gorabehera taldea uztea erabaki genuen. Telmo gitarrista, urko bajista eta katxarros bateriak gure aldetik jotzen jarraitu genuen eta gurekin ensaiatzen Ibai hasi zen, eta orain arte hau delarik INOIZEZ taldea. Gure taldeak aldaketa bat izan zuen Urko bajista jolea taldea utzi behar izan zuen eta haren partez Ikerrek bere lekua artu zuen.


3 ) Duela gutxi lehen diska plazaratu duzue, “Zerua Lurperatu”, zergatik eman diozue izen hori? Zer entzun dezakegu bertan?

Gure diskoko kanta bat da ¨zerua lurperatu¨ eta diseinua egin ondoren izenburu hori zen sentidu pixkat ematen ziona diskoari eta  hori jartzea erabaki genuen.
9 kantaz osaturiko diskoa da, ez degu estilo konkretu bat jarraitu baizik eta momentu bakoitzean gustuko izan deguna egin degu, eta horretarako hoberena bakoitzak diska entzutea da.
4 ) Nola izaten da letrak nahiz melodiak sortzeko prozesua? Lehenik bata? Biak batera?

Gure kasuan lehenik melodia egiten degu eta letrak bukaerarako uzten ditugu. Kanta batzutan letra egiterakoan problemarik gabe letraren melodia egin eta ez dago beste problemarik baina beste batzutan izugarrizko lanak izaten ditugu letra egin ondoren haren melodia egiteko eta musikarekin bateratzeko, baina eskerrak Telmo horretan nahiko abila den eta azkenean ondo bukatzen ditu. Dena bere meritoa da jeje.
5 ) Nola irtetean ari dira diska aurkezteko kontzertuak? Zein izan da gogokoen izan duzuen kontzertua?

Diskoa atera ondoren bakarrik 2 kontzertu emateko aukera izan dugu. Telmo taldeko gitarrista bat eta abeslea Bartzelonara joan delako ikastera. Kontzertu horietako bat herriko festetan jo genuen gure LINES lagun handiarekin eta Mamba beat taldearekin  Guretzat izugarrizko posa izan zen hor jotzea eta batez ere hori, gure lagun eta ezagunen aurrean.
6 ) Zeintzuk dira taldearen ardatz nagusiak? Zein talde dituzue erreferentzia modura?

Lehen esan bezela ez degu ardatz bati segitzen momentuan ateratzen zaiguna egiten degu. Erreferentzi modura talde asko eta mota askotarikoak ditugu. Denak ez degu musika berdina entzuten, ez zaizkigu musika estilo berdinak gustatzen. Taldeko bakoitzak erreferentziatzat talde bat izango du baina ez ginateke ados jarriko. Horregatik hoberena jendeak diska entzutea eta beraien iritzia ematea da.

7 ) Argi dago gaur egun jende askok musika internet bidez lortzen duela, zein iritzi duzuen honen aurrean?
Diskoak diru asko balio dute eta edozeinek ezin du diru hori ordaindu cd-agatik. Diskoak merkeagoak balira gure ustez jendeak diska gehiago erosiko luke musika jeitsi baino, horregatik musika jaistea ondo iruditzen zaigu diskoen prezioak oso altuak direlako.

8 ) Ajearen kontrako plan berezirik?

INOIZEZ en diskoa entzutea.


9 ) Etorkizunerako zein ideia dituzue?

Telmo bueltatu arte lokaleko lana egin eta kontzertuak ateratzen  bazaizkigu Telmok ahal izan ez gero, kontzertuak ematen jarraitu gure diska aurkezten jarraitzeko.

10 ) Taula gainean azaldu baino lehenago taldeak ba ahal du mania edo ta ohitura berezirik?

Ba egia esan ez, ez dugu inungo maniarik, pixkat nerbioso egoten gara igo arte baina igotzerakoan nerbio guztiak juten zaizkigu.


11 ) Besterik?

Eskerrak eman zuri elkarrizketa hau egin ahal izateagatik eta www.myspace.com/inoizezmusika -n entzungai dituzuela gure aurkezpen diskoko kanta batzuk. Diskarik nahi izanez gero gurekin jar daitezela kontaktuan myspace bidez :-)

MySpace| Inoiz Ez|

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun