ian_siegal

Ian Siegal 1971n jaiotako Erresuma Batuko bluesman ospetsua dugu. 4 izar lortu ditu Penguin Blues zerrendan, Eric Clapton, Paul Lamb edo ta John Mayall bezalako artistek oraindik lortu ez duten saria esaterako. Adituen ustean, Ian 60ko hamarkadan jaioko balitz, Van Morrison edo ta Joe Cocker bezain ezaguna izango litzatekeen. Siegal Arte Ederretan ibili zen eta 80ko hamarkadako amaieran Alemanian egon zen, Berlinen hain zuzen ere, bertako klub eta tabernetan kontzertuak emanez. 2003 eta 2004 itzuli nahiko esanguratsuak egin zituen, bertan Stone Bill Wyman zegoelarik. Beranduago, 2006an Estatu Batuetan Meat & Potatoes diskarekin ibili zen. Bere azken lana, “The Dust” 2008an argitaratu zuen eta bere lehen lan akustikoa dugu.

MySpace| Ian Siegal|

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun