jadedsun

2009ko Hondarribiko Gau Rockeroa, Jaded Sun, Howlin´Rain eta etxeko Naut taldeek osatuko dute. Aurtengoan Irailaren 9an, gaueko 21:00etatik aurrera, dohan kalitatezko musikaz gozatzeko aukera izango dugu Hondarribiko Jaietan.

Jaded Sun, Dublinetik datorren boskote rockeroa, Lep Zepellin, Aerosmith edo ta Stones taldeen antzeko musika lantzen dute. Gaur egungo hard rock talde ospetsueneen artean sar genezakeen taldea da, The Answer, Roadstar edo ta Glyderren moduan. Gypsy Trip eta Falling On The Fears izeneko lanak kaleratu dituzte.

Howlin´Rain,  60 eta 70 hamarkadetako rocka jorratzen duten estatu batuarrak,  wah-wah,  distorsioa eta slide erabiltzea gustoko duen taldea, batzuetan kitarra akustioak erabiltzen dituzte eta badago Black Crowes, Cream edo ta Steppenwolf taldearekin konparatzen duenik ere.

MySpace| Jaded Sun | Howlin´Rain | Naut |

!!! Azken orduko berria, Howlin´Rain taldeak bere munduko bira bertan behera utzi du.

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun