
Ez dugu garaile berria gure last.fm-ko Top 10 zerrendan, behin baino gehiagotan ikusi baitugu Gorka Urbizuren taldea lehen postuan. Nahiz eta zerrendaren ia erdia talde euskaldunak osatzen duten gehiengo internazionala dugu oraingo honetan. Ematen du guk musikazaleok modetatik kanpo bizi garela eta ez ditugula gure betiko taldeak ahazten; Soziedad Alkoholika, Su Ta Gar… hauen ostean Kortatu, Fermin Muguruza, Mastodon edota The Offspring ere agertzen baitira.
- Berri Txarrak
- The Killers
- Kerobia
- Soziedad Alkoholika
- Placebo
- Sigur Rós
- Radiohead
- Su Ta Gar
- Nine Inch Nails
- Incubus
Normalean gertatzen den bezala, abestien araberako zerrendan talde bakarrekoak dira gehienak. Oraing honetan Sigur Rós talde islandiarrarenak dira lehen 10 postuetatik 8tan dauden abestiak.
- Sigur Rós - All alright
- Sigur Rós - Fljótavík
- Mastodon - Oblivion
- Kerobia - Rose
- Sigur Rós - Við spilum endalaust
- Sigur Rós - Inní mér syngur vitleysingur
- Sigur Rós - Góðan daginn
- Sigur Rós - Ára bátur
- Sigur Rós - Gobbledigook
- Sigur Rós - Straumnes
Mastodon eta Kerobia dira beste bi taldeak (taldeen araberako zerrendan ere agertzen direnak) eta 10 postu hauetatik kanpo Röyksopp-en abesti berrienak edo Kuraia, Anari edota Hamlet-en zenbait kantu ere aurkitu ditzakegu.
Gure taldearen profila | Musikazale taldea
Gure taldearen kide egin zaitez | Kide egin zaitez
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
