Gun of Gasteiz

Gaur, urriak 8, eta bihar Gun of Gasteiz kolektiboaren aurkezpena ospatuko da Jimmy Jazz aretoan eta IBU HOTS-en. Gun of Gasteiz taldearen helburua, Gazteiko zenbait txokoetan egingo diren kontzertuen egitaraua eraikitzea izango da eta esan bezala, gaur eta bihar bi kontzertuz gozatzeko aukera izango dugu:

  • Urriak 8, osteguna - Agent Ribbons - 20:00etan IBU HOTS-en (Jacinto Benavente, 6, Gasteiz)
  • Urriak 9, ostirala - Castanets + Mursego - 21:30etan Jimmy Jazz aretoan (Coronación, 4, Gasteiz)

IBU HOTS-en egingo den kontzerturako sarrerak 4 eurotako prezioa izango dute eta Jimmy Jazz aretorako kontzertuen sarrerak 8/10 eurotako prezioa. Anima zaitezte!

Myspace | Agent Ribbons | Castanets | Mursego

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun