Facto Delafe y Las Flores Azules Marc Barrachina “facto” (ex-Songstore), Oscar Daniello “delafé” Mishima musika taldekoa eta Helena Miquel “las flores azules” Élena taldeko abeslaria 2004ean taldean sartuko da. Taldea 2002ko azaroan hasi zen, 2003ko udan lehen demoak grabatuko dituzte eta 2003ko irailan zenbait sari irabaziko dituzte. 2004ko maiatzan “Mar el poder del mar” abestia RNE Radio 3 irratian hilabeteko abesti moduan aukeratzen dute eta 2005ean El Monstruo de las Ramblas maketa RNE Radio 3 irratiko entzuleek 2004 maketarik onena moduan. 2006. urtearen amaieran “Yo soy la Juani” filmarentzat zenbait abesti egingo dituzte. 2007an beraien bigarren lana plazaratuko dute, La Luz de la Mañana izenaz.
Facto Delafe y Las Flores Azules taldeak surf, pop, rap eta soul estiloetan murgiltzen da, Flaming Lips, Beach Boys, The Roots, Dr. Octagon, Yo La Tengo, Serrat edo ta Marvin Gaye bezalako taldeen eragin nabaria dute.
Badirudi, oraindik ez dakigu ziurtasun osoz baina litekeena da, Bartzelonako taldea uztaila partean Donostian izatea Jazzaldia dela kausa.
MySpace| Facto Delafe y Las Flores Azules
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

kontuz eszenatokiarekin, FActos!