Bilbo aldean behin baino gehiagotan zuzenean ikusteko aukera izan dugu Munlet talde gipuzkoarra. Isil-isilik egon dira lanean, zarata askorik atera gabe baina gutxina-gutxina ezagunak egiten ari dira. Hona hemen taldekideei eginiko elkarrizketa.
Nik uste jende askok ez duela Munlet ezagutuko ea elkarrizketa amaitzean jende gehiagok ezagutzen duen, baina lehenik eta behin zer da Munlet? Nondik dator taldearen izena?
Izena ez dauka esanahirik, LadyFingersen burutapena izan zen, besterik gabe. Eta bueno, ba momentuz Munlet gu biok gera, ni, Ina Herr Professor, kitarra eta programazioak, eta Anita LadyFingers, Ahotsa, teklatuak eta abar.
Zuen musika entzun bezain laister hiri ilun, industrializatu eta handiak etortzen zaizkigu burura, inor ez zuen pentsatuko euskaldunak zaretenik zenbait letra entzuten ez baditugu, nola da posible Mendaro bezalako herrixka batean horrelako musika sortzea? Zein iritzi dauka bertako jendeak?
Ez da lehen aldia egiten diguten horrelako galderarik. Ba, ez dakit, horrela sortzen digu musika hau, naiz eta herri batean bizi, egia esateko, ez gera oso herri zaleak, guretzako bizitzeko toki bat baino ez da, eta egia esateko beti gabiz hemendik horra, igual horren kutsua izango du gure musika, ez dakit.
Mendaroko jendea… ba ez dakit, suposatzen det zoro fama edukiko degula hemen, edo behintzat jende bitxiarena.
Argi dago azken urteetan asko hazi zaretela bai musikalki eta baita talde moduan, noraino iritsi nahi duzue?
Ez dakit, hori denbora eta jendearen harrerak esango digu, guretzako eboluzio bat izan da. Saiatzen gera gauza berriak egiten eta posible izan ezkero ba ez errepikatzen, konzeptuak lantzen ditugu. Kreatiboki oraindik bidea luzea izan leike, komertzialki ba ez det hain garbi ikusten.
Talderik edo ta erreferentziarik aipatzeko orduan zein talde datorkizue burura?
Bueno, beti esaten degu punk edo rock egiten dugula baina instrumento elektronikoekin, horrela ba, hor daude Primal Scream, Death In Vegas, Suicide, Devo, Stranglers, eta abar, ez degu hartu talde hauek influentzia moduan, erreferenzia moduan soilik.
Nola izaten da normalean abestiak sortzeko prozesua?
Normalean Anak bere kabuz egiten ditu hitzak eta nik aparte egiten ditut programazioak; gero saiatzen gera biak nahasten eta konpontzen, edozein kasuan hau ez da beti horrela izaten, beste batzuetan Anak eukitzen ditu melodia batzuk buruan edo nik esaldi edo beste zeozer.
Zuen zuzenekoak nolakoak izaten dira? Zer esango zenioke zuzenean ikusi ez zaituen norbaiti?
Saiatzen gera batez ere ondo pasatzen, gu eta jendea ere bai jakina; rockaren energia transmititzen noski. Ez det uste jende asko aspertu denik Munlet-en kontzertu batian egia esateko, igual gustatu ez, baina aspertu ez. Gero esango nuke gure kasuan ba prejuizioak kentzea hobe dela, ze jende asko hasten da komentatzen ea zergaitik hori edo beste hura; eta gure kasuan behintzat gauzak dira diren moduan, ondo pasau musikarekin eta pixkat besteak ahaztu.
Zuen kontzerturen bat aipatu beharko bazenu?
Ba Villaren (Bilbao Villa Pop Rock) finalakoa adibidez. Hori oso ondo egon zen ze, soinua oso ona, bisualak ere kristonak. Gure kasuan, tamalez askotan ez daukagu hainbesteko aukerarik.
Nola duzue zuen kontzertu agenda? Non ikus entzun zaitzazkegu?
Ba Hauek dira datozen kontzertuak,
Urtarrilak 24
Munlet + Eureka Hot 3
Soraluzeko Gaztetxea
eta PONG diskoa aurkezteko gira txiki hau montatu degu
Otsailak 27
Munlet + La Unidad del Dolor (Madrileko talde oso interesgarri bat)
El Balcon de la Lola
Bilbo
Otsailak 28
Munlet + La Unidad del Dolor
DOKA
Donostia
Oso posible da ere Otsailak 14an aurkezpena ofiziala izatea Gasteizen diskoa aurkezteko, baina hau oraindik ez dago konfirmatuta
Oraintxe bertan zer lantzen ari zarete? Noizko hurrengo lana?
Orain gabiz kantu berriak ateratzen, baina jada atera behar da PONG! gure modura landutako bertsioak 12″ biniloan. Urtarrilak 27an ateratzen da, aurkezpena Soraluzeko kontzertuan izango da, eta gero, Euskal Herria osotik mugituko degu.
Bestalde Ghost Highway zigiluarekin otsaila partea sorpresatxoren bat irtengo da, horretaz gain, Never Trust A Punk rekopilatorioan abesti bat aterako dugu.
Non aurki edo eros daiteke zuen materialik?
Aurreneko diskoa, Clinica de Ruidos, gure kontzuertuetan edo bestela diskaetxearen web-an erosi laike, hau da www.transpop.com, hurrengua, PONG! ba kontzertuetan, binilo espezializatuta dauden dendentan edo bibateandiskak@gmail.com direkzioan bestela. Gure emaila munlet@gmail.com, eta hor ere bai eskatu dezakezue.
Esan nahiko zenuketen zerbait?
Eskerrik asko denoi, etorri gure emanaldietara, ez zerate damutuko, ah, eta urte berri on denoi!
MySpace| Munlet
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

[...] Elkarrizketa: MUNLET - Musikazale ha publicado una interesante entrevista realizada al grupo Munlet. [...]
[...] Electro - Punk munduan sartuta dabilen talde gomendagarria dugu, Musikazalen duela hilabete batzuk elkarrizketa egin genien eta zenbait aldiz zuzenean ikusi ditugu. Seguru giro ilun eta berezia sortuko dutela [...]