Oraindik ez dira oso ezagunak Luz De Putas baina Musikazalerentzat lehenengo elkarrizketa erantzuteko prest egon dira, hemen duzue beraien abeslari, frontman-showman eta “drakula” den Tiferi eginiko elkarrizketa:
1 ) Nondik dator taldearen izena, Luz De Putas?
Hondarribiko Psilocybeneako lokaletan entsaiatzen degu ta orain dela urte batzu beste talde batean ibiltzen ginen. Gure lokalean baziren kolorezko argitxo batzu ta beti esaten genun: “quita el fluerescente y pon luz de putas” jejeje, ta bueno, talde honen izena jarri behar genuenean oso argi izan genun zein izango zan.
2 ) Noiz hasi zineten taldearekin? Zein musika estilo jorratzen duzue? Zein talde dituzue errefentzitzak?
Taldea, ideia bezala 2007ko otsailan jaio zen, Ian (baxularia) Ander (kitarjolea) ta ni, bageneukan musika dantzagarria ta alaia egiteko gogoa. Taldea osatzen genuen bitartean Eñauten (kabul) eta Sukunen (Mockba) laguntza izan genun, baina irailean, Eneko ta Yoanaren sarrerakin taldea “ofizialki” eratu zen. Hortik aurrera beste denak sartzen hasi ziren…
Ska musikaz gain, soinu latinoak eta dantzagarriak egiten ditugu, jende guztia primeran pasarazteko… ta zergatik ez esan… zeinek ez du inoiz ez regetoia dantzatu!!!!???? gezurra baietz diona!!!!!
Erreferentzi bezela Malena Gracia, Ramoncín ta Laxante (esta ke te cagas).. ta Camilo Sesto, gure heroia…
3 ) Nolakoak izaten dira zuen zuzenekoak? Zer aurki dezake zuen zuzeneko batera azaltzen den norbaitek?
Uff, nik ezta ere ez dakit zer aurkituko dudan hurrengo kontzertuan, egia esan… Orain arte eman ditugun kontzertutan jendia primeran portatu da gurekin, dena ematen ta dantzatzen gelditu gabe.
Gure abestiak, bertsio batzu ta txiste txarrez gain, parranda ta jaigiroa egiten ohi da…
4 ) Nola duzue zuen agenda? Non ikus-entzun zaitzazket?
Maketaren aurkezpena prestatzen ari gera. momentuz loturik daukaguna hau da:
- Abenduaren 13an Olabeagako gaztetxean (Bilbon)
- Abenduaren 26an Muara Kultur Elkartean (Hondarribian)
- Urtarrilaren 31n Añorgako Gazte Lokala, Futbol Zelai ondoan (Añorgan)
- Otsailaren 21ean LaKaxita gaztetxean (Irunen)
- Otsailaren 28an Kataxulo gaztetxean (Oiartzunen)
ta oraindik data eta leku konkretua falta zaigu baina Andoainen, Irunen, Donostian, ta berriz Oiartzun ta Hondarribian joko degu.
Gure web orrian eguneratuta izango ditugu kontzertuen datak: http://www.myspace.com/luzdeputas
5 ) Diska edo Maketarik baduzue?
Abeduaren 21an gure lehenengo maketa kaleratuko degu: “WELCOME TO DANCING TOWN”; lau abesti ta maitasun pila batekin egindakoa. Mikel Ugartek grabatu eta nahastu digu Mik estudiotan (Beran) ta Psilocybenean bertan, Hondarribian. Diseinua Fortun-ek (Layo Raser, Sexty Sexers) egin digu eta argazkiak Sukun-enak dira. Ikaragarrizkoa!! 4 eurogatikan lortu dezakezue bai gure myspacetikan eskatzen edota beste saltokitan.
6 ) Diska bat aukeratu behar bazenute? Musika talde bat? Zuzenekoak non?
Ze? serioski orain?? jejeje. Ez dakit, oso zaila da diska edo talde bakar bat aukeratzea… baina seguraski, ta neretzat gutxienez, Mano Negra, edota Toots and the Maytalsen baten bat. Non ez da garrantzitsuena, nahi ezkero, edozein lekutan primeran pasa dezakezulako.
7 ) Parranda egiteko herri edo ta hiri bat?
Uf.. udan ez dago arazorik, edozein herritako jaiak onak izaten dira gehienbat, ta bitartean.. denok Dancing Town-era!!!
8 ) Resaka egunetarako planik?
Ez, gaur ez dakat planik… multifruta zukua, txirri batzuk ta musika… betikoa… jejejeje.
9 ) Besterik?
Je je, ondo pasa zenun Bob Log-en kontzertuan e!!??? horren konten ikusi nahi zaitut gure guztitan…
Besarkada bat!!
MySpace | Luz De Putas
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

[...] komarkan bertan jolastuko duen taldea Luz De Putas dugu. Duela hilabete batzuk musikazalerentzat lehen elkarrizketan izan genituen, maketa berri berria atera dute duela gutxi eta ez dakigu nork sortuko duen jai-giro [...]