Euskal Herrira etorriko dira La Pegatina taldekoak, jada beraien bigarren lana plazaratu dute Via Mandarina eta hau dela eta elkarrizketa egin nahi izan diegu. Jada Euskal Herrian nahiko ezagunak ditugu baina oraindik ezagutzen ez badituzu emaiezu aukera, pena merezi baitute. Mano Negra, Che Sudaka, Manu Chao edo ta Kinky Beat bezalako taldeen ikuituak dituzte, Bartzelonako talde gazte garrantzitsua.
1 ) La Pegatina edo ta La Pegatina Sound System, zein da izenaren zergaitia?
Istorioa La Pegatina Sound Systemekin hasi zen; hasiera batean Ruben bere kitarrarekin zenbilen tabernetan zenbait base ikutuaz eta hauen gainean zenbait abesti inprobisatuz. Rubeni “el Pegatina” ezizena jarri zioten
parranda guztietan kitarrarekin baitzegoen eta honek edozein pegatina baitzeukan. Aurrerago Sound System izenetik kentzea erabaki genuen, jada jende gehiago baikeunden proiektuan eta jada gure abestiak genituen, gainera jendearentzat errazagoa izango litzateke gure izenaz gogoratzea.
2 ) Nola izaten da La Pegatinan abestiak sortzeko prozesua?
Lehenik Rubenek edo ta Adrià k abesti bat ekartzen dute, hitz nahiz zenbait akorderekin. Entsailuan abestiak aurkeztu eta guztien artean Pegatina ikutua ematen diogu; posiblea da abestia guztiz aldatzea edo hasieran bezala geratzea, horixe baita “el filtro pegatinero”.
3 ) Zuen abestietan gaztelera, català nahiz gailegoa erabiltzen duzute, pentsa duzue noizbait
euskaraz abestea?
Gustura egingo genukeen, baina Pegatinan 3 hizkuntz horiek menperatzen ditugu. Nork daki akaso egunen batean inspirazioa euskaraz etorriko zaigu.
4 ) Zuen kontzertutan egon den jendeak badaki kriston zuzenekoak eta jai itzelak antolatzen
dituzuela, baina zein da ajearen kontrako sekretua? Eta furgonan egindako kilometro kopuruaren kontra?
Garrantzizkoa da musika lantzat hartzea. Gure kontzertuetan oso alkohol gutxi eraten dugu, aurrean dugun
jendeak errespetua merezi baitu, eta %100 eman behar dugu taula gainean. Furgonan egindako kilometroen kontra kontzentrazioa eta areto bat topetaraino ikusteak gaitz eta neke guztiak kentzen dizkigu.
5 ) Gau perfektuaz galdetuz gero?
Musika ikutu, ikutu eta ikutu lagun onen artean.
6 ) Bartzelona, Bartzeloka… jakina da duela urte batzuk kaleko musika, mestizajea, giro zoragarria zegoela baina gaur egungo egoera?
Gaur egun Bartzelonan kaleko musika egitea ia ezinezkoa da, instrumentuak kentzen dituzte, isunak jartzen dituzte, tabernak itxi… Bartzelona gaur egun Barcelona Postiza dugu; duela urte batzuk Bartzelonan eman zena promozionatu nahi dute, turismoa bilatzeko asmoz baina behin hona iritsita argi dago ez dagoela ezer. Guztia beraien kontrolpean dago. El Gran Hermano.
7 ) Futbola? Liga, Kopa eta Champions Bartzelona aldera? Nahigo duzu kontzertu bat baino lehenago kalean jolastea? Esaten omen dute furgonan beti baloi bat dagoela…
Talde barruan badaude bai forofoak. Furgonan beti eramaten dugu baloia, bidai luzeetan deskantsuak egiten ditugunean deskantsu modura edo.
8 ) A Carrer! izen logikoa, baina Via Mandarina?
Via italieraz kalea esan nahi du, horrelaxe aurreko diskari nolabaiteko jarraipena izango litzatekeen; bestalde Via hitzak gazteleraz, katalanez nahiz gailegoz esanahi bat dauka. Via Mandarina guk aukeratutako bidea dugu, bertan lagunak, musikariak, fans, jaiak nahiz zorte asko izan ditugu bidailagun. Mandarinari dagokionez txinatarrek egunero eginiko lanari eginen dio erreferentzia, ah! kontuan izan Pegatinarekin ere errima ederra egiten duela.
9 ) Kontzertuak baino lehenagoko berezitasunik?
Kontzertu hasi baino ordu erdi lehenago ahotsak berotu eta zuzeneko lehenengo 4 abestiak prestatzen ditugu, kitarra eta txaloen laguntzaz; poliki poliki kontzertu giroa sortzen dugu eta horrela nolabaiteko abantailaz irteten gara eszenatokira. Irten baino lehenago zenbait irribarre eta prest gaude kontzertua hasteko.
10 ) Besterik?
Esan beharra dugu zuzenekoa prestatzeko Gambeaten (Radio Bemba) laguntza izan dugula, beti laguntzeko prest azaldu da gure lagunak diren Che Sudaka taldekoak bezalaxe. Uste dugu azken hauek jada izugarrizko kontzertuak egin dituztela Euskal Herrian.
Eskerrak elkarrizketa hau irakurtzen duzuen guztioi eta guztiak gonbidatuta zaudete gure webgunetik pasatzera, bertan azken diska (Via Mandarina) dohainik jeisteko aukera duzue.
Hona hemen La Pegatinak Euskal Herrian emango dituen kontzertuen zerrenda:
- Martxoak 12, osteguna: Donosti FNAC 19:00h
- Martxoak 13, ostirala: Durango Plateruena Kafe Antzokia 22:00h
- Martxoak 14, larunbata: Ondarru Kafe Antzokia 22:00h
Webgune Ofiziala | La Pegatina
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

[...] La Pegatina - Elkarrizketa [...]
[...] La Pegatina - Elkarrizketa [...]
[...] LA PEGATINAREN EUSKAL GIRA La Pegatina musika taldeak beraien azken lana, Via Mandarina, aurkeztuko du Euskal Herrian. Aste honetan gure lurretatik rumba dantzatzeko aukera izango dugu, zehazki Donostia, Durango eta Ondarroatik pasako dira; aipatu beharra daukat Durangoko kontzertua EITBek grabatuko duela eta suposatzen dut telebistaz ikusteko aukera izango dugula, hala ere, ez dakit zuzenean emango duten edo beste egunen batean telebistaz emitituko duten.Hona hemen kontzertuen informazio gehiago:Sala: Fnac 12/03/2009 Donosti (Euskal Herria) Ordua: 19:00 hSala: Plateruena Kafe Antzokia 13/03/2009 Durango (Euskal Herria) Ordua: 22:00 Sala: Kafe Antzokia 14/03/2009 Ondarroa (Euskal Herria) Ordua: 22:00 hHona hemen LA PEGATINA taldeari duela egun batzuk musikazalen eginiko elkarrizketa. [...]