Arrasateko taldea taula gainera itzuliko da aurtengo maiatzaren 14an, lehenengo kontzertua Bilboko Kafe Antzokian emango duelarik. Gerora, bira luze batean murgilduko dira, ‘Zirikatzen jarraituz 9002′ izena hartuko duena.
Sei urte eman ditu bananduta taldeak, 2003an Arrasateko gaztetxean, azkeneko kontzertua eman zuenetik. Taldeko kideek banakako proiektuekin jarraitu dute denbora horretan eta itzulerak ez die proiektu horiei eragingo. Jarraitzale multzo handia lortu zuen zazpikoteak kaleratu zuen hiru diskoekin eta ‘Birus SA‘, ‘Ekosabotaia‘ edota ‘Sustraia‘ bezalako abestiei esker.
Bira berri honetan, taldeko kide guztiak bueltatuko dira (Juan Sangre (ahotsa), Ioni (2. ahotsa), Yago (gitarra), Xabi (gitarra), Iñigo (baxua) eta Heloy (bateria)) Ines eta Naiara abeslariak izan ezik; hauen ordez, Neubat taldeko Libe izango da Arrasatekoekin abesten.
Disko berririk ateratzeko asmorik ez dutenez, lehengo Ekonen abestiak joko dituzte kontzertuetan.
Taldearen MySpace profilan, bira berriaren ‘trailer’-a aurkituko duzue.
Iturria | goiena.net argia.com
Erlazionatutako sarrerak

Atalak:
Etiketak:

[...] Ekon taldea taula gainera bueltatuko da - Arrasateko taldea taula gainera itzuliko da aurtengo maiatzaren 14an, lehenengo kontzertua Bilboko Kafe Antzokian emango duelarik. [...]
[...] Ekon taldea taula gainera bueltatuko da - La banda de Arrasate vuelve de nuevo a los escenarios el próximo 14 de Mayo en el Kafe Antzokia de Bilbao. [...]