ebrologo

Gaur itxi dute Ebrovisioneko talde zerrenda, gaur arte talde gehienak ezagutzen genituen, baina zenbait talde garrantzitsu falta ziren, esaterako, Cycle esan beharra dago iraileko jaialdirako diska eta show berriarekin etorriko direla.

The Red Crayon Aristocrat Club Hélène eta H.Zombiek osatzen duten talde madrildarra dugu, batzuek Ladytron, Yeah Yeah Yeahs, The Raveonettes edo ta Joy Division taldeekin konparatzen dituzte, gaur egun, EP (Stories of Cruelty and Beauty) bakarra dute merkatuan baina aski da zenbait abesti entzutea kriston musika egiten dutela jakiteko.

Bestalde, Bilboko Fever aretoko Mr. Chaise eta Entertainiment arituko dira Mirandako jaialdian.

MySpace| The Red Crayon Aristocrat Club | Cycle |

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun