ebrovision_2009

Badirudi La Furgoneta Azulen irakurri dugunez, aurtengo Ebrovisionek jada zenbait talde konfirmatu dituela, hala nola, Vetusta Morla, Cooper, CatPeople, Templeton, Love of Lesbian, Niños Mutantes, Delorean eta Estereotypo.

Ebrovision Miranda de Ebron (Burgos) ospatzen den festibal txikia dugu, sarrerak joan den urtean 35 eurutan egon ziren eta herriko plazan 2 eururen truke bazkari herrikoiaz gozatzeko aukera izan genuen. Duda gabe, iraila aldean, 17, 18 eta 19an hain zuzen ere ospatuko den jaialdirik onenetarikoa, gogoratu beharra dago, pasaden urtean Mando Diao, Teenage FanClub edo ta We Are Standard bezalakoak izan genituela taula gainean.

iturria| La Furgoneta Azul

webgune ofiziala| Ebrovision

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun