DonostiKluba Zirkuitua 09 dela eta Manos de Topo eta Dotore taldeak ikusteko aukera izango dugu. Donostiako Okendo Kulturgunean izango ditugu, apirilaren 17an, ostirala. Bartzelonako Manos de Topo taldea gaur egun estatuko pop alorrean nahiko esanguratsua den taldea dugu; bere abestiak ironiaz beteta daude eta amodio kontuak jorratzen dituzte, beraien zenbait abestitan honetako perlak esaten dituztelarik: “follar provoca cariño” edo ta “llevas demasiado carmín para ser solo amigos”.
Dotore taldea Pablo Martínez Sanromá donostiarrak hasi zuen 2007an, “demonios del otro lado del océano” CDaren 120 kopia atera zituen eta hilabete gutxitan guztiak saldu zituen; aipatu beharra dago Pablo Shanghai, Berlin, Hamburgo, Paris, Fuerteventura, Florida, Madrid edo ta Barcelona bezalako hirietan bizi izan dela eta esperientziak CDan islatu zituela. Bartzelonan finkatu zenean beste musikari batzuekin harremanak izan zituen eta horrela sartu ziren Hävard Enstad norbegiarra eta Iñaki Irrisarri donostiarra Dotore proiektuan.
MySpace| Manos de Topo
MySpace| Dotore
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

Badirudi azkenean Manos de Topo ez dela gaur Donostian egongo, arazo familiar bat dutela kausa. Hala ere, ordezko bat bilatzen saiatuko dira.
Iturria:
http://cosasprimo.squarespace.com/casa/manos-de-topo-otra-vez-sera.html
[...] hitz egin dugu Manos de Topo taldeari buruz Musikazalen, hasieran apirilaren 17rako kontzertua eskeiniko zuten DonostiKluba zela eta baina ezinezkoa izan genituen zuzenean [...]