Dotore taldeko Pablo Martínez Sanromák atsegin handiz musikazalerako elkarrizketan parte hartzea erabaki du, bere DonostiKlubeko kontzertua ospatu baino lehenago. Hona hemen Pablorekin izandako elkarrizketa.
1 ) Betiko galderarekin hasiko dugu elkarrizketa baina baliteke norbaitek oraindik ez jakitea, nondik dator Dotore izena?
Nire lagunek duela denbora asko Dotore ezizenaz deitzen didate, are gehiago batzuek izen horrekin soilik ezagutzen didate.
2 ) Shanghai, Berlin, Hamburgo, Paris, Fuerteventura, Florida, Madrid edo ta Barcelona bezalako hirietan bizitzeko aukera izan duzu, baina hau kaotikoa eta era berean aberasgarria izango delakoan nago. Musika egiten garaian bere eragina izango du ezta?
Egia esateko bai, nahiko kaotikoa izan daiteke. Ez ditut 12 hilabete jarraian egin hiri berdinean azken 7 urteetan, horrexegatik gaur egun oreka bilatzen dut; behintzat bizi-leku moduan lana dela eta asko bidaiatzen baitut. Musikan nabari da bai eragina, batez ere konposizio lanetan. Nik lehen beti kitarra elektrikoarekin ibiltzen nintzen, baina bidaiak direla eta kitarra espainiarra nahiz akustikoa erabiltzen hasi nintzen, ezin bainuen beti gora eta behera ibili anpliarekin, ez zen batere erosoa. Horrela, arpegiadoarekiko interesa piztu zitzaidan, kitarra elektrikoarekin tipikoa ez den teknika bat. Letrei dagokionez, nabari da bai bizi izan naizen hirien influentzia
baina hirien abesti-deskriptiboak alde batera utzi ditut.
3 ) Hainbeste bidaiatzeak ez ahal zaitu inongoa ez zarela sentiarazi? Munduko biztanlea? Zergatik izan zenuen Bartzelona geltoki?
Gustoko daukat munduko biztanlearen kontzeptua, benetan gomendatzen dut bidaiatzea, beste hirietan bizitzea eta lan egitea; hala ere, gogoko daukat ahal dudanean behintzat Donostiara itzultzea. Bartzelona geltoki moduan izatea; egia esan behar baldin badut kuadrilako lagunak gutxina gutxina hona etortzen hasi ziren eta oso erraz neukan. Gainera Bartzelona oso hiri kosmopolita da, klima zoragarria dauka, hondartza eta euskaldunak ongi etorriak izaten gara.
4 ) Nola izaten da Dotoren abestiak sortzeko prozesua?
Lehenik eta behin kitarra, beti saiatzen naiz abestia kitarraz egiten. Geroxeago ahotsaren asuntuarekin hasten nahiz eta amaitzeko letrak edo ta hitzak. Behin abestia ondo dabilela ikusita, gutxina gutxina zenbait hobekuntza sartzen ditut, baina normalean oso gutxi izaten dira. Hitzei dagokionez, beti gai autobiografikoak erabiltzen ditut.
5 ) Oraintxe bertan zure etxeko salan sartzen gara, zein CD edo ta binilo aurki ditzazkegu?
Musika dexente entzuten dut, nagusiki indie, rock, pop, jazz, hip-hop, soul, latina, reggae … beti gustatu izan zaizkit musika mota desberdinak.
6 ) Kontuan izanda egin dituzun bidaia kopurua, ziurrenik hemen entzun ez ditugun taldeak edo musika motak entzun dituzula, baduzu gomendiorik?
Kontuan izanda egondako hiri gehienak europearrak direla, bertan entzun dudan musika hemen entzun genezakeen musika berbera da. Txinan esaterako, bertako musika tradizionala gustatzen zitzaidan. Shanghaien taberna batera joaten nintzen non txinatar instrumentalista klasikoen kontzertuak antolatzen zituzten, Ban-du izena zuten, norbaitek Shanghai bixitatuko balu; bertan entzun ditut nire bizitzan entzun dudan gauzarik minimalistena. Bereziki Gu-Zheng (edo kucheng) piezak maite nituen.
7 ) Zer esanahi du “demonios del otro lado del océano” -bere lan bateko izenburua- ?
Txinatarrek atzerritarrei erreferentzia egiteko erabiltzen duten hitz baten itzulpena da. Guk hemen “guiri” erabiltzen dugun moduan baina malizia gehiagorekin. Baita nire kezkei erreferentzia gordina da.
8 ) 2009. urtean Dotorek diska berria plazaratuko du, nola doaz ekoizpen eta grabazio lanak?
Abesti asko dauzkat grabatzeko moduan. Askotxo Shanghai baten batzuk landu nituen baina oraindik zenbait gauz gelditzen dira egiteke. Nire helburuan uda partean guztiak grabatzearena da, argi dago diska hau aurrekoaren jarraipena izango dela eta etapa baten amaiera.
9 ) Taula gainera salto egin baino lehenagoko maniarik?
Nik dakidala ez.
10 ) Dotore taldearen etorkizuna?
Musikalki duela gutxi bateria eta txelista batekin jotzen hasi naiz, oso onak dira espero dut laister zerbait grabatzea eta horrela zuzenekoak egitea. Donostiklubeko kontzertuan hirurak egongo gara, zuzeneak hirurak bigarren aldiz egongo gara eta emaitzekin oso oso pozik gaude.
11) Besterik?
Eskerrak Primoko (cosasprimo.com) jendeari, gurasoei eta familiari.
MySpace| Dotore
Entrevista Version Original Dotore
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

[...] Dotore - Elkarrizketa [...]
[...] Dotore - Elkarrizketa [...]