Deabruak Teilatuetan

Ostiral honetan, urtarrilak 8, Deabruak Teilatuetan euskal talde ospetsuaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu Donostiako DOKA aretoan. Rock talde mitiko honekin batera, Colemans laukoteaizango dugu gonbidatu gisa eszenatoki gainean.

Deabruak Teilatuetan proiektua 1998an eten zen, baina berriro ere martxan jartzeko atea zabalik utzi zuten. Duela bi urte, hitza bete eta “1973” diskoarekin itzuli ziren.

Kontzertua gaueko 20:30etan hasiko da eta sarrerak 6/8 eurotako prezioa izango dute.

Iturria | DOKA

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun