Cracker

Asteazken honetan, urtarrilak 27, Cracker taldearen kontzertua ikus-entzuteko aukera izango dugu Bilboko Kafe Antzokian. Talde hau 1992. urtean jaio zen eta ordutik hona, rock alternatiboz beteriko 13 diska kaleratu dituzte.

Bilbon egingo den kontzertu honetan, pasa den urtean plazaratu zuten “Sunrise in the Land of Milk and Honey” diska berriaren kantak entzuteko aukera izango dugu. Benetako rock gau honetaz gozatzeko sarrerak 18 eurotako prezioa izango dute.

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun