Larunbat honetan, Maiatzak 23, kontzertu bikoitza izango dugu Bilboko Kafe Antzokian. Alde batetik, Cooper-ek “Aeropuerto” deituriko diska berria aukeztuko du, Alex Diez-en hirugarrena eta pop abesti bikainez beterik dagoena.
Bestaldetik, Cola Jet Set taldea izango da eszenatoki gainean, Elefant diskoetxearekin plazaratu berri duen “Guitarras y tambores” diskoa aurkezteko. Lan hau taldearen bigarrena bihurtu da eta pop klasikora hurbiltzen da, Jackie De Shannon, The Ronettes edota The Byrds moduko taldeen eraginak azaltzen direlarik.
Kontzertu honetarako sarrerak 12 eurotako prezioa izango dute aurresalmentan, eta 15 eurotakosa txarteldegian bertan.
Iturria | Kafe Antzokia
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
