Aski ezagunak ditugu La Pegatina musikazalen, behin baino gehiagotan idatzi baitugu; baina oraingoan berri gehiago dauzkagu. Lehenik eta behin, aipatu Hondarribiko Jaietan izango ditugula irailaren 8an eta amaitzeko, Youtuben beraien euskarazko abesti osoa aurkitu dugu; azken hau Bilboko Aste Nagusiko kontzertuari dagokio.
Beraz badakizue, nahiz eta oraindik diskan euskarazko abestirik ez egon; kliparen bidez letra ikas dezakezue.
Erlazionatutako sarrerak

Ebrovisioneko jaialdirako egun gutxi falta dira, jada badakizkigu talde guztiak eta antolakuntzak esan duenez, 10. urteurrena izan da zenbait sorpresa ere izango ditugu. Hona hemen, egun bakoitzean izango ditugun taldeen zerrenda:
Irailak 16an, Osteguna:
- The Wave Pictures
- Stay
- Haddock’s Orphans
- Chema Rey
Irailak 17an, Ostirala:
- Lori Meyers
- Ivan Ferreiro
- La Habitacion Roja
- DeVito
- Second
- L.A
- Dj Amable eta Dj Optigan1
Irailak 18an, Larunbata:
- The New Pornographers
- The Heavy
- Love of Lesbian
- We Are Standard
- Triangulo de Amor Bizarro
- The New Raemon
- Airbag
Eta badirudi oraindik dj eta talde gehiago izango ditugula jaialdi guztian zehar; duda gabe, uda amaitzeko jaialdi aproposa.
Erlazionatutako sarrerak

Udako oporrak bukatzear ditugu musikazalen, baina hala ere milaka herrixka dabiltza oraindik jai-giroan gure inguruetan; hemendik egun gutxietara Hondarribiako Jaiak izango ditugu eta guk jada badakizkigu zein kontzertu izango ditugun. Hona hemen kontzertu zerrenda:
- Irailak 4, Larunbata 23:30etan Bentan @ Dios Salve A La Reina (Queen taldeari omenaldia).
- Irailak 6, Astelehena 22:30etan Bentan @ Disko Jaia.
- Irailak 8, Asteazkena 22:30etan Bentan @ La Pegatina eta The Bond Scott Band.
- Irailak 10, Ostirala 22:30etan Bentan @ Betagarri eta Soma Sound System.
- Irailak 11, Larunbata 23:00etan Bentan @ Big Boss Man eta The Excitements.
Erlazionatutako sarrerak

Ostiralerako kontzertua geldirik egotea ezinezkoa den horietakoa izango da; uztailaren 30ean Lobo Electrico eta Surfin Kaos taldea ibiliko baitira Getariko Ketarri tabernan gaueko 23:00etatik aurrera. Birritan ikusi izan ditugu bi taldeak oholtza gainean, eta gaur egun Euskal Herriako taldeei kriston zuzenekoak dituzten taldeak direla esateko moduan gaude. Getarin dantzatzeko prest?
Erlazionatutako sarrerak

Aurtengo urtean aldaketak egon dira Oreretan, kontzertuak ez dira ohiko lekuan ospatuko baina hala ere, kontzertu ederrak antolatu dituzte; Diputazio Plazan aurkitzen da kokagune berria.
Uztailak 24 larunbata:
iturria | madalenetako kontzertuak |
Erlazionatutako sarrerak