
Txin´Goody Paradaise izeneko Reggae Jaialdi Txikia antolatu dute Hendaiako herrian martxoaren 20rako, jaialdia Les Halles / Merkatuan ospatuko delarik. Bertan ekitaldi ezberdinak izango dira egun osoan zehar, goizeko 10:30etatik aurrera, baina musikari dagokionez, hauxe da programa:
- 20:00tan Sound System: EqualBrothers
- 21:30etan Ding Wash
- 23:00etan Luz de Putas
- 0:30etan Ras Miguel & Tafari
myspace | ding wash | luz de putas | ras miguel & tafari |
facebook ekitaldia | txin´goody paradise |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Berriro ere Euskal Herrian izango ditugu La Pegatinako lagunak, oraingoan Mira que Mira Tour izenarekin datorren bira ezagunarekin; atzerrian kristoren arrakasta eta zenbait “sold out” egin ondoren, hona hemen, Euskal Herrian izango diren datak:
- Martxoaren 4an, osteguna @ Atarrabia - Totem Aretoa - 22:00etan.
- Martxoaren 5ean, ostirala @ Ondarru - Kafe Antzokia - 22:30etan.
- Martxoaren 6an, larunbata @ Bilbo - Kafe Antzokia - 21:30etan.
webgune ofiziala | la pegatina |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Erromoko Gaztetxean Ska Gaua antolatu dute otsailaren 6rako, ostirala. Bertan aski ezaguna dugun Luz de Putas talde euskalduna egongo da eta beraiekin batera Alemanitatik datorren Nu Sports, Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izanez. Kontzertua gaueko 21:00etatik aurrera ospatuko da, 5 €ren truke aipatu Djak ere egongo direla. Duda gabe aukera paregabea dantzan egiteko Itzubaltzetan izango duguna.
MySpace | Nu Sports | Luz de Putas |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

La Kinky Beat ska reggae talde ezaguna berriro ere Euskal Herrian izango dugu, azken aldiz Karate Beat lana aurkezteko asmoarekin etorri zitzaizkigun Bilboko Kafe Antzokira. Oraingoan Euskal Herriko hainbat puntutan izango ditugu otsailaren lehenengo egunetan, hona hemen gurean egingo duten kontzertu zerrenda:
- Otsailak 4, osteguna, 22:00tan El Balcon de la Lola @ Bilbo
- Otsailak 5, ostirala, @ Donosti
- Otsailak 6, larunbata, 22:00tan Psilocybenea @ Hondarribia
- Otsailak 19, ostirala, 22:00tan Kafe Antzokia @ Ondarru
- Otsailak 21, igandea, Kukutza Gaztetxea, Rekalde @ Bilbo
Bestalde beraiekin Chalart 58 egongo da, esperientzi handiko musikaria; Radio Bemba, Bad Sound System edo ta Fermin Muguruza bezalako musikariekin birritan egondakoa.
MySpace | La Kinky Beat| Chalart 58 |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Irungo Gazte Eguna dela kausa, kontzertu bereziak antolatu dituzte Irungo La Kaxita Gaztetxean. Abenduaren 19an, larunbata, arratsaldeko 19:30etatik aurrera Bad Sound System + Luz de Putas + Titadine taldeak izango ditugu. Irungo Gaztetxean dantzatzeko prest?
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak