Aski ezagunak ditugu La Pegatina musikazalen, behin baino gehiagotan idatzi baitugu; baina oraingoan berri gehiago dauzkagu. Lehenik eta behin, aipatu Hondarribiko Jaietan izango ditugula irailaren 8an eta amaitzeko, Youtuben beraien euskarazko abesti osoa aurkitu dugu; azken hau Bilboko Aste Nagusiko kontzertuari dagokio.
Beraz badakizue, nahiz eta oraindik diskan euskarazko abestirik ez egon; kliparen bidez letra ikas dezakezue.
Erlazionatutako sarrerak

Zarautzeko Putzutzulon kontzertu paregabea antolatu dute uztailaren 14rako, asteazkena, gaueko 20:00etatik aurrera. Bertan, Los Santos, Dictadura, Citizen Kane eta Boom Boom Kid izango ditugu. Lehenengo hiru taldeak etxekoak ditugu, euskaldunak, Los Santosekoek ez dakigu nolako zuzenekoa izango duten baina bere abestien hitzak ikusiz gero, seguru gogoratzekoa izango dela; horretaz gain, kitarra azkarrak aipatu behar dira, “Dame un misil” edo ta “Nadie Quiere a los Chivatos” abestiek erakusten duten moduan. Boom Boom Kid argentinatik datoz eta zerbaitegatik ezagunak baldin badira, beraien zuzeneko potenteengatik dira, hardcore punk rock munduan onenetarikoa esatea dela akaso askotxo izan daiteke, baina seguru oso ongi pasatzeko ikuskizuna antolatzen dutela. Gau elegantea Zarautzen antolatu dutena.
Erlazionatutako sarrerak

Gasteizen San Kristobal auzoko jaiak ospatzeko asmoarekin kontzertu ederra antolatu dute, uztailaren 10ean, larunbata gaueko 23:00etatik aurrera, Munlet, Los Carniceros del Norte eta  Azken Ordua izango ditugu. Lehen bi taldeak aski ezagunak ditugu, Munleti buruz asko hitz egin baitugu musikazalen eta gaur egun puri purian dagoen taldea dugu. Azken Ordua aldiz, beste taldeak baino rockeroagoa dugu, entzun bezain pronto Etsaiak! bezalakoak dakartza burura, beraz ez da gau lasaia izango Gasteizkoa, baizik eta Auzko Jai Herrikoietako giro eta kontzertuak.
myspace | azken ordua |
Erlazionatutako sarrerak

Munlet taldeak zenbait aldaketa jasan izan ditu, Cañon diska grabatzen hasi zirenean ez ziren betiko bikote formatuan ibili, partaide gehiago izanez, horrelaxe taldearen formatua aldatu egin zen. Badirudi ekainaren 19, larunbata, taldea era honetan ikusteko azkenaldia izango dela; hortik aurrera hasierako bikote formatura itzuliko dira.
Azken kontzertu hau, Azkoitiko Matadeiko 14.urtemuga ospatzeko aitzakiarekin emango da, bertan aipatutako taldeaz gain, dj Amsia izango da, artista honen lan guztiak interneteko webgune ofizialean aurki daitezke CC lizentzipean. Larunbatean 22:00etatik aurrera, auskalo zer gerta daitekeen Azkoiti partean.
webgune ofiziala | amsia | munlet |
Erlazionatutako sarrerak

Konturatu gabe pasa zaigu 09/10 denboraldia, futbolean Errealak Lehen Maila igotzea lortu duen bitartean, asteburu honetan itxiko dute kontzertu denboraldia Hondarribiako Psilocybenean. Ekainaren 18an, ostirala, bi talde gipuzkoar izango ditugu, Potemkin eta Discipulos de Dionisos gaueko 22:00etatik aurrera.
Discipulos de Dionisos duela urte batzuk Hondarribiako Jaietan ikusteko aukera izan genituen Torazinas kataluindarrekin, ederki asko ibiltzen dira bi talde hauek oholtza gainean porno punk etiketaz aski ezaguna den musika joaz, Bidasoaldean jarraiatzaile dexente dituzte eta horren adibide, bailaran bertan The Glandes izeneko taldearen existentzia; seguru oraingoan ere, psilocybenean jende mordoa bilduko dela.
Potemkin Oñatiko talde aski ezaguna dugu, beraiena rock`n`roll bizi eta gogorra baita; aipatzekoa Su ta Gar, Hamlet, Sorkun, Berri Txarrak, Reincidentes edo ta Sexty Sexers bezalako talde esanguratsuekin ibili izan direla taula gainean. Norbaitek oraindik oñatiarrak dudan jarriko ditu? Rock mota ezberdinez gozatzeko aukera paregabea ostiralekoa, zalantzik ez gazteak jira eta buelta ibiliko direla denboraldiko azken kontzertuan.
myspace | discipulos de dionisos| potemkin |
Erlazionatutako sarrerak