
Aurten Bilbao BBK Live jaialdiak zenbait berrikuntza ekarri ditu, esaterako, Vodafone Karpa izango dugu; bertan kontzertu ezberdinak ikus entzuteko aukera izango dugularik, hona hemen zerrenda:
Uztailaren 8an, osteguna
20:30 LOAN (Bilbo)
22:45 SEXTY SEXERS (Baztan)
01:30Â KREMLIN DJ (Bilbo)
03:30Â GEMELOS DERRICK DJs (Barcelona)
Uztailaren 9an, ostirala
19:30Â MOBYDICK (Getxo)
21:30 SET (Bermeo)
00:00 THE RIFF TRUCKERS (Gernika)
02:15Â NASTY MONDAYS Djs (Barcelona)
Uztailaren 10ean, larunbata
21:45 UNIVERSO 0 (Bilbo)
00:00 EUREKA HOT 4 (Bermeo)
02:00 INDEPENDANCE CLUB DJs (Madrid)
argazkia | igorza76 |
Erlazionatutako sarrerak

Mantisa zarauztarrak Hondarribiako etxe arrosean izateko aukera izango dute, hain zuzen ere, maiatzaren 21ean ostirala, gaueko 22:00etatik aurrrera izango ditugu oholtza gainean. Baina ez hori bakarrik, beraiekin batera, Bartzelonako Nueva Vulcano eta Vague Angels estatu batuarrak izan ditugu.
Nueva Vulcano BCore disketxe famatuan dabil, baita ere Ainako erreferentziak aurki ditzazkegu eta 2004an plazaratu zuten Principal Primerak gauzak nahiko garbi uzten ditu, beraiek bigarren lana, Juego Entrópicori behar den errespetua gordez, noski.
myspace | mantisa | nueva vulcano | vague angels |
Erlazionatutako sarrerak

Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 22. edizioan izena emateko epea maiatzaren 3tik 31ra bitartekoa da. Epe horretan pop-rock, metal eta bestelako joeretako taldeek izena eman dezakete lehiaketan parte hartzeko, jatorrizko hiru kanta aurkeztuta mp3 formatuan, taldearen argazkiarekin eta datuekin, betiere web orriaren bidez.
Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketaren 22. edizioan parte hartu nahi baduzue, izen ematea on-line egin daiteke.
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 7 (ostirala) eta 8 (larunbata) astebururako, Iruñean I. Iruñea Free Musikaldia jaialdia antola dute bertako peinek, 6 urtez isiltasunean egon ondoren. Musikaldia Anaitasuna Kiroldegian ospatuko da eta musika talde ezberdinak egongo dira. Hona hemen zerrenda:
Maiatzaren  7a, ostirala:
Maiatzaren 8a, larunbata:
- Los Delinquentes
- Des-Kontrol
- La Vela Puerca
- Koma
- Espiritu de Contradicción
Egun bakarreko sarrerak aurre salmentan 20 euruko prezioa izango du, lehiatilan 24koa eta bi egunetako bonua erosiz gero 35 eurutakoa. Sarrerak ticketmaster bidez eros daitezke.
Erlazionatutako sarrerak

Mamut taldeak apirilaren 16an, ostirala, Irungo Moskuko Plaza tipikoan kortzertu berezia emango du Irungo Rock Festibala dela kausa. Bertan, Transistores 50 talde donostiarra egongo da; gaztelaniazko pop-rock musika lantzen duen hirukoteaz osaturiko taldea; amaitzeko, Mamuten elektronikotasunaz gain, Irungo The Inductions blues rock taldea egongo da, azken talde hau 2007an jaio zen eta argi daukate 70ko hamarkadako musikaz gozatu nahi dutela. Musika estilo desberdinak hiru talde gipuzkoarren eskutik Irungo Rock jaialdia ospatzeko aitzakiarekin.
myspace | mamut | transistores 50 | the inductions |
Erlazionatutako sarrerak