
Azkenean iritsi zen eguna. AC / DC taldea zuzenean ikusteko aukera Euskal Herrian. Duela 25 bat urte pasa ziren azken aldiz, Donostiatik hain zuzen ere; eta larunbatean Bizkaian izan genituen.
Sarrerak kristoren hilarak eginez lortu genituen FNACek; hala ere, internet bidez erosteko aukera egon da; guk eserleku finkoa genuen, horrela ez genuen gaua BEC! aurrean igarotzeko asmorik, hala ere, bertan jendea egon zen.
Arratsalde partean hurbildu ginen bertara, giroa nabari zen, AC/DC taldearen milaka zaletu eta jendea pozik; ausartenek zenbait abesti abesten zituztelarik. Kanpoan jendea sarrera bila zenbilen, lehenengo aldia da kontzertu batera noala eta jendea sarrerak bilatzen dabilela, sarrerak saltzen ikusi izan ditut beste kontzertu batzuetan, baina sarrera bila inoiz ez.
Lehenik The Answer taldea ibili zen taula gainean, nahiko zail zegoen gauza jendeak AC/DC ikusi nahi baitzuen; hala ere, The Answerkoen kriston kontzertua eman zuten, gustatu zitzaidan.
Aipatu beharra dago, AC/DC hasi baino lehenago, jakina zen 22:00 hasiko zirela, BEC! barruan oraindik leku dexente zegoela, eserlekuetan behintzat; pistan beste gauza bat zen, nahiko jende zebilen eta askotxok argi gorriak egiten zituzten adarrak zeramaten buru gainean; ez dakit nork asmatuko zituen baina 10 eururen truke dexente saldu zituen.
22:00 puntuan, lepoz gainezka eta kristoren puntualitatearekin AC/DCren kontzertua hasi zen, Rock N’ Roll Train abestiarekin, jendea erotuta zenbilen, nabari zen lehen abestia zela; muntaia ikusgarria eta AC/DCren trena eszenatokian. Denbora pasa eta taula gainean gauza ezberdinak azaltzen joan ziren, guztiok ezagutzen genituen Bartzelonako kontzertuaren berdina izan baitzen baita setlista ere, berdin berdina; hona hemen zerrenda:
- Rock N’ Roll Train
- Hell Ain’t A Bad Place To Be
- Back In Black
- Big Jack
- Dirty Deeds Done Dirt Cheap
- Shot Down in Flames
- Thunderstruck
- Black Ice
- The Jack
- Hells Bells
- Shoot To Thrill
- War Machine
- Anything Goes
- You Shook Me All Night Long
- T.N.T.
- Whole Lotta Rosie
- Let There Be Rock
Bisak:
- Highway To Hell
- For Those About To Rock (We Salute You)
2 ordu juxtu iraun zituen kontzertuak, Espainiar estatutan eman dituen beste kontzertuen modura; badago zenbait jende ez zuela oso gustoko izan AC/DCkoek ez zutela zaletua agurtu kontzertua amaitzerakoan, baina AC/DCko fansek badakite inoiz ez dutela hori egiten, normala da talde honetan. Kristoren kontzertua izan zen, pena merezi izan zuen eta nik behintzat gomendatzen dizuet noizbait taldea zuzenean ikusteko aukera baduzue dudarik ez izateko. Harmailetan gure ondoan bi madrildar izan genituen, aurrean galiziar batzuk; hala ere euskaldun dexente egon zirela uste dut. Jainkorik baldin badago eta kitarra ikutzen baldin badaki, Angus Young izena du, dudagabe.
Erlazionatutako sarrerak
Hondarribiako Psilocybenea aretoan Luz de Putas eta Neguri Gorriak izan genituen atzo. Lehenik eta behin etxean jokatzen zuen Luz de Putas agertu zen taula gainean, beraien EP berria, “Welcome to Dancing Town” aurkezteko gogoz. Ska doinuak gogoz entzun eta dantzatzeko aukera izan genuen Hondarribiko etxe arrosean, Jaia, Dale Calor, Zureak egin du edo ta Bailando abestiekin; zenbait bertsio entzuteko aukera izan genuen, hala nola, Skalariak taldearen Puto Alcohol eta Reel Big Fish taldearen Beer, Luz de Putas taldearen zuzenekoetan klasikoa. Sorpresa modura duela gutxi sortu dituzten 2 abesti jo zituzten.

Public Enemyko kamisetarekin azaldu zen Neguri Gorriakeko abeslaria Ferminek bere garaian Negu Gorriakekin egingo zuen modura, hasiera batean jendea nahiko lasai zebilen eta egia esan behar bada ez zegoen jende askotxo. Hala ere Neguri Gorriakek zintzo jarraitu zuten taula gainean, dantza eta dantza Ferminen antzera; poliki poliki geroz eta jende gehiago bildu zen, Radio Rahim, Gora Herriak edo ta Hipokrisiari Stop! abestiekin giro itzela sortuz.
MySpace| Luz De Putas
MySpace| Neguri Gorriak
Bideoak| Luz de Putas eta Neguri Gorriak
Erlazionatutako sarrerak
Bilboko El Balcon de la Lola taberna tipikoan orain kontzertuak egiten hasi dira ostiral nahiz larunbatetan, gauzak horrela ostiralean Munlet talde gipuzkoarra eta Unidad Del Dolor madrildarrak bertan izan genituen. Kontzertua 21:00tan hasiko zela pentsatu genuen baina bazirudien oraindik soinu probak egiten ari zirela eta horren ondorioz 21:30 hasiko zela, kontzertuan ez zen jende gehiegi egon, guk uste dugu bertan azaldu zen jende gehiena Munlet ikusteko intentzioarekin bildu zela.
Lehenik Unidad Del Dolor taldekoak hasi ziren, Lilymunster Escalofrios (ex-Naughty Zombies) ahots modura eta Paul Drake soken artean, hala ere, zenbait abestitan bateriarekin ere ibili zen. Probokazio garbia izan zen Lilymunsterrek eginiko kontzertua, hala ere jendeak ez zuen erantzun; giroa hotz zegoen eta behin baino gehiagotan galdetu zuen abeslariak ea “bizirik geunden, hilik geundela zirudiela”. Behin baino gehiagotan Paralisis Permanente taldea etorri zitzaigun burura, ez dakit salaren argiak izango ziren, Unidad Del Dolorren abestiak edo ta beraien janzkerak; baina denboran atzera egin genuela zirudien. Taberna txikia izanda abeslaria jendearekin jolasean ibili zen, jende animatzeko asmotan edo, hala ere azken abestiak entzun arte ez zuen entzuleekin nolabaiteko konexioa lortu.

Carlsberga eskuan, 4 euru gutxiago poltsikoan eta Munletekoak beraien kontzertua hasteko prest. Beraien soinu berezi eta kitarrekin hasi ziren, gogor eta bizkor. PONG! diska berriaren promoa eta aurrera. Beraien lan ezberdinetako abestiak jo zituzten, “noise, noise!”, “marcapasos zombie” eta “monstruo bicéfalo” abesti ezagunak esaterako. Jendea pozik zebilen, dantzan abesti gehiago entzuteko esperantzaz eta horrela 1 ordu eta erdiko kontzertua ikus entzuteko aukera izan genuen.
MySpace| Munlet
MySpace| Unidad Del Dolor
Bideoak| Youtube Munlet eta Unidad Del Dolor
Erlazionatutako sarrerak

Trintxerpe aldean zenbait lagun bildu ginen atzo Mogambo Hardcore Metal Gaua ospatzen zen aitzakiarekin, eguraldiak ez zuen gehiegi laguntzen eta Mogambora lehen aldiz iristea ez da oso erraza, are zailagoa kotxearentzat lekua aurkitzea, baina birrak nahiz kalimotxoak euru bakarreko prezio merkeak eta talde metaleroak zuzeneak ikusteko aukera izateak pena merezi zuen.
Lehenik eta behin taula gainean DEFOE oiartzuarrak egon ziren, hiru taldeetatik gazteenak eta musika egiteko garaian zenbait momentutan nabari zen; baina argi dago gauz politak egingo dituztela eta kontuak izan beharko ditugula. Hasiera batean emo nahiz metala nahasten zuen, guretzat lasaiegia baina 4-5 abesti jo ondoren animatzen joan ziren eta badirudi abestirik onenak amaierarako utzi zituztela. Deftonesen “Change” abestiaren bertsioarekin ere animatu ziren, beraien kontzertuko momenturik hoberena.
Bilbotik DaZein igo zen taula gainera, bazirudien Mogamboko jende askok ez zituela ezagutzen, baina hasiera hasieratik hasi ziren beraien maketako abestiak jotzen; egurra momentu oro eta kitar-joleak oso ongi egin zituen bere efektu magikoak. Nahiz eta taldean 3 partaide soilik izan oso ongi konpontzen dira beraien artean eta megafonoa dela medio kristoren giroa sortzen dute, batez ere abesti batetik bestera eginiko transizioetan. Hauek ere bertsio batekin animatu ziren, Prodigyren Breathe abestiarekin.
Amaitzeko
Yaw donostiarrak igo ziren taula gainera, nabari zen Mogamboko gazteriak
Yaw ikusi nahi zuela, beraien abestiak ezagutzen zituztela; horrelako izan zen ere lehen ileretan sortutako giroa. Nik ez nituen zuzenean inoiz ikusi baina banekien
Izan Pirata Musika Lehiaketan oso ongi ibili zirela eta ikusi beharreko taldea dela. Beraien zuzenekoa positiboa izan zen,
Laboari omenalditxoa egiteko detailea izan zutelarik.
Erlazionatutako sarrerak

OST taldeak laugarren diskoa kaleratu du jada Baga Bigaren eskuz. “Inorena ez den lurrean” lemapean, energiaz beteriko 11 abesti berri aurkezten dizkigute, horietako 3 bere myspacean entzungai ditugularik: Ezagutzen ez dena, Gutxiengoa eta Nahi dute. Pasa zaitezte bertatik, pena merezi du zerbait entzuteak.
Inorena ez den lurrean albuma metal kañero eta gogorraz dago beteta, eta bertan ahotzaren protagonismoaz gain gitar hotzak nabarmentzen dira. Aldi batzutan riff-ak gehiegi errepikatzen badira ere, horixe bera abestiak arin hartzekoak egiten ditu. 12 urte pasa dira laukote honek lehenengo diskoa atera zutenetik, eta agerian geratzen da ez direla hasiberriak.
Bermeoko talde honek metal gogorrenetik melodi lasaienera pasatzen da erraz: Abesti gehienetan bonbo bikoitza eta ahotz indartsu eta urratuta entzuten badugu ere, Dena Den abestian soinu melodikoak egiteko daukaten gaitasuna erakusten digute espainiar gitarra akustiko baten laguntzaz.
OST zuzenean ikusi nahi duzue? Burua gogor astintzeko prest zaudete? Bizkaian pare bat kontzertu eman eta gero Bartzelonan edukiko ditugu martxoaren 14an, “La Nau” aretoan, Cryogen taldearekin batera.

Adi egon! Hurrengo egunetan Musikazalen OST taldeari egindako elkarrizketa bat argitaratuko dugu!
Webgune ofiziala | OST
Myspace | OST
Erlazionatutako sarrerak