
Eskoziatik dator Biffy Clyro, jada aski ezaguna da mundu osoan eta Muse, The Who, Red Hot Chili Peppers edo ta The Rolling Stones bezalako talde ezagunekin telonero moduan ibili dira. Musikan 1995etik aurrera dabiltza eta zenbait diska ezberdin plazaratu dituzte, batzuk nahiko bereziak baina hala ere, 2007an ateratako Puzzle gomendatuko genuke taldea ezagutzen ez baduzu, zenbait abesti irrati zein telebistetan jarri izan dituzte.
Bilboko Kafe Antzokian izango ditugu, hilaren 11n osteguna 20:30etatik aurrera; baita ere, Nothink! eta Blakfish taldeak izango ditugu Bilboko gau berezian.
myspace | nothink! | blakfish | biffy clyro
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Datorren astelehenean, otsailak 15, Brian Hunt-en kontzertua ikusentzuteko aukera izango dugu Bilboko Cotton Club aretoan. Unodos-en antolakuntzari esker, bakarlariaren lehen diska zuzenean entzuteko parada izango dugu: I Lost My Glasses.
Brian Hunt, Half Foot Outside eta Templeton taldeetan aritu da eta Russian Red talde ezagunaren ekoizlea izan da. Kontzertua gaueko 20:00etan izango eta sarrerak 10 eurotako prezioa izango dute. Gainera, eszenatoki gainean Niebla taldea izango dugu telonero moduan.
Informazio guztia | Unodos
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Hona hemen Donostian izango dugun jaialdi honen egitaraua, otsaileko hilabetean:
Otsailak 11 Gasteszena (Egia):
- Señor No & Roy Loney
- Hi Risers
Otsailak 18 Lugaritz:
- The Duke & The King
- PVL Havoc
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Hona hemen Donostiako DOKA aretoaren Otsailerako kontzertu agenda:
- Otsailak 3 - Los Wachisneis (Jam Sesion) - 22:30
- Otsailak 5 - The Dirty Pink Ladies + On Benito - 20:00
- Otsailak 6 - Garen - 20:30
- Otsailak 7 - Garraxi Ixilak - 19:00
- Otsailak 12 - Vendetta - 20:00
- Otsailak 27 - El Menton de Fogarty - 20:30
Informazio guztia | DOKA
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Erromoko Gaztetxean Ska Gaua antolatu dute otsailaren 6rako, ostirala. Bertan aski ezaguna dugun Luz de Putas talde euskalduna egongo da eta beraiekin batera Alemanitatik datorren Nu Sports, Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izanez. Kontzertua gaueko 21:00etatik aurrera ospatuko da, 5 €ren truke aipatu Djak ere egongo direla. Duda gabe aukera paregabea dantzan egiteko Itzubaltzetan izango duguna.
MySpace | Nu Sports | Luz de Putas |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak