
Udako oporrak bukatzear ditugu musikazalen, baina hala ere milaka herrixka dabiltza oraindik jai-giroan gure inguruetan; hemendik egun gutxietara Hondarribiako Jaiak izango ditugu eta guk jada badakizkigu zein kontzertu izango ditugun. Hona hemen kontzertu zerrenda:
- Irailak 4, Larunbata 23:30etan Bentan @ Dios Salve A La Reina (Queen taldeari omenaldia).
- Irailak 6, Astelehena 22:30etan Bentan @ Disko Jaia.
- Irailak 8, Asteazkena 22:30etan Bentan @ La Pegatina eta The Bond Scott Band.
- Irailak 10, Ostirala 22:30etan Bentan @ Betagarri eta Soma Sound System.
- Irailak 11, Larunbata 23:00etan Bentan @ Big Boss Man eta The Excitements.
Erlazionatutako sarrerak

Badator bigarren urtez jarraian, Jazpana Fest jaialdia, berriro ere Beasainen ospatuko da eta dohakoa izaten jarraituko du, hala ere, zenbait rifa atera dituzte nolabaiteko finantziamendua lortzeko asmoarekin. Musikari dagokionez, urriaren 29 eta 30an ospatuko den jaialdian honako taldeak izango ditugu:
Bestalde oraindik zenbait talde konfirmatzeke daude eta kontzertuetaz gain, beste zenbait ekitaldi antolatu dituzte.
Erlazionatutako sarrerak

Ostiralerako kontzertua geldirik egotea ezinezkoa den horietakoa izango da; uztailaren 30ean Lobo Electrico eta Surfin Kaos taldea ibiliko baitira Getariko Ketarri tabernan gaueko 23:00etatik aurrera. Birritan ikusi izan ditugu bi taldeak oholtza gainean, eta gaur egun Euskal Herriako taldeei kriston zuzenekoak dituzten taldeak direla esateko moduan gaude. Getarin dantzatzeko prest?
Erlazionatutako sarrerak

Aurtengo urtean aldaketak egon dira Oreretan, kontzertuak ez dira ohiko lekuan ospatuko baina hala ere, kontzertu ederrak antolatu dituzte; Diputazio Plazan aurkitzen da kokagune berria.
Uztailak 24 larunbata:
iturria | madalenetako kontzertuak |
Erlazionatutako sarrerak

Klasikoa jada Euskal Reggae panoraman, Txapel Reggae jaialdia badator berriro ere Armintzara; uztailaren 17an, larunbata ospatuko da, kontzertuak 22:00etatik aurrera hasiko dira eta 6:00ak arte musutruk dantzatzeko aukera izango dugu. Musikaz gain, beste ekintza batzuk egongo dira, hona hemen egitarau osoa:
11:00 - 13:00 Skate ikastaroa 16 urte baino gutxiago duten gazteentzat @ Musika BSO Sound.
12:30 Poteo Rasta Armantzitzako tabernetan Orabai perkusio taldearekin.
17:00- 20:00 Skate jokuak @ Musika DPTA Sound.
18:00 - 19:30 Afrikar dantzen ikastaroa @ Musika Sapali
22:00 - 6:00 Kontzertuak:
- Chulito Camacho
- Yaniss Odua backed by Yalah Crew
- Seyni and Yeliba
- Souleyman & Laina Ankh backed by Yalah Crew
- Bad Sound System
- Bilbomatiks
myspace | txapel reggae
Erlazionatutako sarrerak