Atalak: Bideoak

Aski ezagunak ditugu La Pegatina musikazalen, behin baino gehiagotan idatzi baitugu; baina oraingoan berri gehiago dauzkagu. Lehenik eta behin, aipatu Hondarribiko Jaietan izango ditugula irailaren 8an eta amaitzeko, Youtuben beraien euskarazko abesti osoa aurkitu dugu; azken hau Bilboko Aste Nagusiko kontzertuari dagokio.

Beraz badakizue, nahiz eta oraindik diskan euskarazko abestirik ez egon; kliparen bidez letra ikas dezakezue.

Erlazionatutako sarrerak

Interpol irailaren amaieran izango ditugu Donostiako Anoetako zelaian, hona hemen beraien azken diskako aurkitu dugun Barricade abestiaren klip berria.

Erlazionatutako sarrerak

Crystal Castles talde ezagunak, nahiz eta merkatuan bakarrik bi diska izan; jada bigarren diskako klip batekin dator, Celestica abestiarena hain zuzen ere. Gogoan izan bikote hau, Bilbon zuzenean ikusteko aukera izango dugula.

myspace | crystal castles |

Erlazionatutako sarrerak

Munlet talde ezagunak jada merkatuan dauka bere azken lana, Cañon; orain Pablo Ferminen laguntzarekin diskari izena ematen dion abestiaren bideoklipa atera berri dute. Argi dago klip honen atzean lan asko dagoela, ederra baita lortu duten emaitza.

Erlazionatutako sarrerak

La Pegatina talde kataluindarrak Gat Rumberu abestiarentzat bideoklip berria atera du, hau Bruselasen grabatu dute eta rumba taldea dela kontuan izan da nahiko arraroa egiten zaigu hip-hop antzeko piurak eta borroka antzeztea, baina beti bezala oso ongi landutako lana egin dute.

Erlazionatutako sarrerak