Atalak: Agenda

bizardunak

Bizardunak Euskal Herrian izango ditugu, duela gutxi beraiekin solasean izateko parada izan genuen eta hemendik gutxira gure herrietako txoko hoberenetan izango ditugu.  Hona hemen hemendik gutxira Euskal Herrian emango dituzten kontzertuen datak:

  • Martxoaren 17an, asteazkena Bilbo - Kafe Antzokia.
  • Martxoaren 19an, ostirala Bergarako Gaztetxea.
  • Apirilaren 16an,  ostirala Hernani Txotx Sasoi Amaiera.
  • Apirilaren 17an, larunbata Lekunberri Karpa.
  • Maiatzaren 9an, igandea Senpere Herri Urrats.

Erlazionatutako sarrerak

Oraingoan Bidasoa Burning Festival Hondarribian ospatuko da,  Psilocybenea Aretoan. Martxoaren 19an, ostirala gaueko 22:00etatik aurrera eta 5€ren truke honako taldeak ikus entzuteko parada izango dugu:

Kontuan izan behar dugu, Josebak bere azken lanarekin oso kritika onak jaso dituela eta leku paregabea izan daitekeela Hondarribiakoa Sorkun eta Napoka Iria bezalako taldeak oholtza gainean ikusteko, jaialdi berezia zalantzarik gabe.

myspace | sorkun | joseba irazoki | napoka iria |

Erlazionatutako sarrerak

kartela

Txin´Goody Paradaise izeneko Reggae Jaialdi Txikia antolatu dute Hendaiako herrian martxoaren 20rako, jaialdia Les Halles / Merkatuan ospatuko delarik. Bertan ekitaldi ezberdinak izango dira egun osoan zehar, goizeko 10:30etatik aurrera, baina musikari dagokionez, hauxe da programa:

  • 20:00tan Sound System: EqualBrothers
  • 21:30etan Ding Wash
  • 23:00etan Luz de Putas
  • 0:30etan Ras Miguel & Tafari

myspace | ding wash | luz de putas | ras miguel & tafari |

facebook ekitaldia | txin´goody paradise |

Erlazionatutako sarrerak

kap-bambino

Badator Ikultur berriro ere, joan den urteko edizioa abuztuan ospatu zen Irungo Ficoba gunean, 2010erako data aldaketak datoz;  maiatzaren 14 eta 15eko asteburuan ospatuko da.

Hona hemen egongo diren taldeen zerrenda:

Maiatzak 14, Ostirala:

  • The Rasites
  • Black Uhuru
  • Andrew Tosh
  • Def con Dos
  • Beti Mugan
  • O’Funk’illo

Maiatzak 15, Larunbata:

webgune ofiziala | iKultur |

Erlazionatutako sarrerak

deusto_jaiak

Jada badakizkigu Deustuko Jaietako txosnagunean izango diren kontzertuak, hona hemen zerrenda:

Martxoak 12, Ostirala:

22:00etan  The Riff Truckers + Elfo Negro + Mamba Beat

Martxoak 13, Larunbata:

23:00 Maketa Lehiaketaren Irabazlea +  Amaiur

Martxoak 18, Osteguna:

22:00 Mister Jam + DJ Bull

Martxoak 19, Ostirala:

22:00 Ze esatek! + Siroka + Versen

Martxoak 20, Larunbata:

23:00 Txiritxorra + Trikizio

Erlazionatutako sarrerak