birdy_nam_nam

Birdy Nam Nam, Little Mike, DJ Pone eta DJ Need y Crazy B DJ frantsesek osaturiko musika taldea dugu. Mundu mailan izan diren deejaying zenbait txapelketa irabazi dituzte eta frantziako undergroup mugimenduan oso ezagunak dira. 90. hamarkadan deejaying mugimenduaren errege estatu batuarrak genituen, DJ Q-Bert, Craze edo ta A Trak, baina 2000. urtean frantsesak ere gogoz hasi ziren, crew ezberdinak sortuz, esaterako, Scratch Aktion Hiro zeintzuk irabazleak suertatu ziren. Hau dela eta, 2002. urteko edizioa irabazteko asmoarekin Birdy Nam Nam crewa  sortu zen, are gehiago txapelketa irabaztea lortu zuten.

Lehiaketak alde batera utziz, Birdy Nam Nam taldeak jada mundu mailan zerbait esan behar duela esan genezake, horrela zenbait jaialdi garratzitsutan izateko aukera izan du, hala nola, Ultra Music Festival (Miami), Roskilde Festival (Danimarka),  Dour Festival (Belgika),  Sonar (Espainia),  Fuji Rock Festival (Japonia) etab. Aipagarria ere, Louise Attaque abeslari frantses famatuarekin behin baino gehiagotan oholtza gainean izatea; beraz ez da ez txantxetako taldea Birdy Nam Nam, horrelako musika maite baduzue behintzat.

MySpace| Birdy Nam Nam |

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun