Pena hartu dut berria irakurri dudanean, inoiz ez nuen horrelakorik ikusi, baina argi irakur daiteke Kafe Antzokiko webgunean:
Zigor administratibo bat dela kausa, gaurtik otsailaren 8ra Bilboko Kafe Antzokia itxita egongo dela jakinarazi behar dizuegu. Honenbestez bertan behera geratuko dira tarte horretan programatuta genituen kultura ekitaldi zein ostalaritza zerbitzu guztiak. Denbora horretako ekitaldietarako erositako sarreren itzulketa nola bideratuko dugun jakinaraziko dugu datozen egunotan.
Gure gogo eta asmoetatik kanpoko arrazoiak dira ixtera behartu gaituztenak, beraz, egoera ulertu eta eragozpenak barkatuko dituzuela espero dugu. Informazio eta gogoeta sakonagoa plazaratuko dugu datozen egunotan gai honen inguruan. Otsailaren 9an, berriz irekita eta ohiko zerbitzuak eskaintzen aurkituko duzu Kafe Antzokia.
Laster arte, Kafe Antzokiaren lagunok
Ez dakit, baina oso tristea da zeren Musikazalen zenbait kontzertu gomendatzen genituen egun hauetarako, beraz guk aipatutako kontzertu guztiak bertan behera geratzen dira.
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:

[...] Bilboko Kafe Antzokia Itxita - Zigor administratibo bat dela kausa, Bilboko Kafe Antzokia otsailaren 8rarte itxita egongo da. [...]
[...] Bilboko Kafe Antzokia Itxita - Debido a una sanci贸n administrativa, el Kafe Antzokia de Bilbao permanecer谩 cerrado hasta el pr贸ximo 8 de Febrero. [...]
[...] Bilboko Kafe Antzokia Itxita - Debido a una sanci贸n administrativa, el Kafe Antzokia de Bilbao permanecer谩 cerrado hasta el pr贸ximo 8 de Febrero. [...]
Badirudi sinatzeko aukera dagoela internet bidez, Kafe Antzokia Martxan!
http://www.kafeantzokia.com/web/