Ez da erraza izango. Bilboko Kafe Antzokiak ateak betirako itxi ditzake eta proiektu osoa bertan behera gera daiteke irtenbide bat aurkitu ezean. Hauxek dira Ekaitz Goienetxeak idatzi dituen lehen lerroak Berriako artikuluan.Baliteke musika berria ez izatea, baina argi dago Bilbo eta zergatik ez Euskal Herriak izan duen aretorik onetarikoa izan dela Kafe Antzokia, ostegun, ostiral nahiz larunbat askotan zuzeneko taldeak ikusteko aukera genuen; bai Euskal Herriko nahiz munduko puntako taldeak, bertatik Anari, Doctor Deseo, Skalariak, Berri Txarrak, Delorean, Mendetz, Muguruza, Ekon etab honen adibide txiki bat besterik ez da.
Argi dago Kafe Antzokia Bilbon kokapen zoragarria duela beste musika areto batzuekin aldatuz gero eta ez hori bakarrik bere historiak dio bertan ez direla lixkar handirik sortu, irekita egon den bitartean behintzat.
1995an hasi zen Kafe Antzokia gure artean, gaur 2009an honekin bukatuko dute? Ez dakigu zer gertatuko den baina behintzat argi utzi nahi dugu internet bidez badagoela hala nolako mugimendua, hona hemen helbide batzuk:
Facebook | Kafe Antzokia Martxan cause
Webgune Ofiziala | Sinatu Adierazpena
Berria | Kafe Antzokia Berriako artikulua
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

Berrian artista Euskaldunei egindako inkesta:
http://www.berria.info/paperekoa/KULTURA/2009-01-24/045/009/INKESTA._1._Kafe_Antzokiak_hamahiru_urtean_egindako_ibilbideaz_zer_balorazio_egiten_duzu_2._Zer_ondorio_ekar_lezake_Kafe_Antzokia_behin_betiko_ixteak_ANARI_GOTZON_BARANDIARAN_ARKAITZ_ESTIBALLES_TXUMA_MURUGARREN_RUPER_ORDORIKA_AIORA_RENTERIA_PATXO_TELLERIA._Musikaria_Idazlea_Bertsolaria_Aktorea_Musikaria_Musikaria_Musikaria_Aktorea.htm