Bilbao BKK Liverako bonoak erosteko aukera hasiera batean joan den astean amaitzen zen, baina badirudi epea luzatu dutela. Horrela urtarrilaren 19, astelehena, arte bonoak 100 eururen truke erosteko aukera egongo da; baina hortik aurrera, bonoak 130 euru + gastuak eta egunerako sarrerak 50 euru + gastuak balioko ditu.

Oraingoz Depeche Mode soilik ezagutzen dugu, baina zenbait jendeek uste duenez, U2 eta The Cure
taldeak ikus entzuteko aukera izango dugu, bestalde beti bezala AC/DC etorriko dela dio jendeak, baina uste dugu urtez urte esaten den iruzur bat dela. Esan beharra dago, Euskadi Gazteko Maketa lehiaketa irabazi duen Lain talde gipuzkoarra ere Bilbao BBK Live 09an ikus-entzun izango dugula.

Webgune Ofiziala| Bilbao BBK Live 09

MySpace| Lain

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun