Orain dela bi egun, Berri Txarrak taldeak PAYOLA deituriko diska berria kaleratu zuten. Lan berriarekin batera, Maravillas abestiaren bideoklipa aurkeztu dute:

Maravillas bideokliparen atzean Ibon Antuñano ibili da zuzendari lanetan, Oreka bideoklipa eta Zertarako amestu filmea sortu zituen zuzendari berdina. Azkenik, hona hemen Berri Txarrak-en webgune berrian aurkitu dezakegun bideo honen azalpena:

Maravillas Lamberto Yoldi (Larraga, 1922Larraga, 1936ko abuztuaren 15a) Espainiako Gerra Zibilan eraildako gazte larragatarra zen. Bere aita, Vicente Lamberto, herriko militante sozialista zen eta Guardia Zibila bere bila etorri zenean aitarekin joan nahi izan zuen. Maravillas Lamberto behin eta berriz bortxatu zuten eta ondoren hil zuten. Bere gorpua biluzik eman zioten txakurrei eta egun nahiko behar izan zituzten aurkitzeko. iturria: Wikipedia

Maravillas da, ahaztuarazi zizkiguten guztiei eskainitako ereserkia

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun