Gaur, Irailak 14, Berri Txarrak-en azken diska aurkituko dugu musika dendetan. Dakizuenez, PAYOLA deituriko lan berri hau estatu batuetan grabatuta izan da Steve Albini ekoizle famatuaren laguntzaz eta gaur bertan aurkeztuko da prentsaurreko batean.
Berri Txarrak-en partaideak Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean aurkeztuko dute PAYOLA diskoa eta zuzenean jarraitu ahal izango duzue webgune honetatik goizeko 11:30etatik aurrera. Gainera, 12:30etan, FNAC-en izango dira Maravillas abestiaren bideoklipa aurkezteko eta diskoak sinatzeko.
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

ba bai, hementxe daukat berriren lan berria, gañera taldekideen siñadurekin eta argazkiekin.
Primeran! Ze iruditzen zaizu? Albiniren ikutuak gustoko dituzu? Neri adibidez ez zait bonboaren soinua asko gustatzen…Ez dakit, gehiago entzun behar dut.
Portzierto, Isis ikustera etorriko al zarete? Abisatu ok?
[...] Berri Txarrak-ek Payola diska berria kaleratuko dute gaur [...]
[...] Berri Txarrak-ek Payola diska berria kaleratuko dute gaur [...]