
Gaurkoan ederra antolatu dute Trintxerpeko Mogambo aretoan, Russian Circles eta Barents talde ospetsuak izango ditugu beraien musika bereziarekin, gaueko 20:00etatik aurrera. Duela aste batzuk jarri zituzten sarrerak salgai, baliteke oraindik baten bat erosteko aukera izatea baina duda gabe, kontzertu ikusgarria izango da, leku nahiko txikia eta Russian Circles bezalako talde berezia; aipatu beharra dago Euskal Herrian izan direla, Bilboko L’Monon esaterako.
iturria | red ribbon music |
myspace | russian circles | barents |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Bizardunak Euskal Herrian izango ditugu, duela gutxi beraiekin solasean izateko parada izan genuen eta hemendik gutxira gure herrietako txoko hoberenetan izango ditugu. Hona hemen hemendik gutxira Euskal Herrian emango dituzten kontzertuen datak:
- Martxoaren 17an, asteazkena Bilbo - Kafe Antzokia.
- Martxoaren 19an, ostirala Bergarako Gaztetxea.
- Martxoaren 27an, laruunbata Beasainen - Sustraiez Blai Elkartearen 10.urtemuga.
- Apirilaren 16an, ostirala Hernani Txotx Sasoi Amaiera.
- Apirilaren 17an, larunbata Lekunberri Karpa.
- Maiatzaren 9an, igandea Senpere Herri Urrats.
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak
Oraingoan Bidasoa Burning Festival Hondarribian ospatuko da, Psilocybenea Aretoan. Martxoaren 19an, ostirala gaueko 22:00etatik aurrera eta 5€ren truke honako taldeak ikus entzuteko parada izango dugu:
Kontuan izan behar dugu, Josebak bere azken lanarekin oso kritika onak jaso dituela eta leku paregabea izan daitekeela Hondarribiakoa Sorkun eta Napoka Iria bezalako taldeak oholtza gainean ikusteko, jaialdi berezia zalantzarik gabe.
myspace | sorkun | joseba irazoki | napoka iria |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Txin´Goody Paradaise izeneko Reggae Jaialdi Txikia antolatu dute Hendaiako herrian martxoaren 20rako, jaialdia Les Halles / Merkatuan ospatuko delarik. Bertan ekitaldi ezberdinak izango dira egun osoan zehar, goizeko 10:30etatik aurrera, baina musikari dagokionez, hauxe da programa:
- 20:00tan Sound System: EqualBrothers
- 21:30etan Ding Wash
- 23:00etan Luz de Putas
- 0:30etan Ras Miguel & Tafari
myspace | ding wash | luz de putas | ras miguel & tafari |
facebook ekitaldia | txin´goody paradise |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Badator Ikultur berriro ere, joan den urteko edizioa abuztuan ospatu zen Irungo Ficoba gunean, 2010erako data aldaketak datoz; maiatzaren 14 eta 15eko asteburuan ospatuko da.
Hona hemen egongo diren taldeen zerrenda:
Maiatzak 14, Ostirala:
- The Rasites
- Black Uhuru
- Andrew Tosh
- Def con Dos
- Beti Mugan
- O’Funk’illo
Maiatzak 15, Larunbata:
webgune ofiziala | iKultur |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak