Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/musikazale.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/musikazale.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/musikazale.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/musikazale.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/musikazale.com/web/wp-settings.php on line 18
Aste Nagusia 2009: Pop Rock erakustaldian parte hartzeko baldintzak . Musika

Aste Nagusia 2009:  Pop Rock erakustaldia

Datorren Aste Nagusian bertako taldeen Pop Rockaren Erakustaldia izango da. Honetan parte hartzeko asmoa duten taldeak, Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailean aurkeztu beharko dituzte bere lanak Apirilaren 14tik Maiatzaren 15ra bitartean.

Hona hemen Bilboko Udalak jarri dituen baldintzak Pop Rockaren erakustaldian parte hartzeko:

  1. Bizkaian bizi izatea edo taldekide bat gutxienez Lurralde Historiko honetan erroldatuta egotea.
  2. Estiloak: pop eta rock estiloen barruko denak. Jazza ez.
  3. Epea: taldeek apirilaren 14tik maiatzaren 15era bitartean (biak barne) eman dezakete izena. Beranduago heltzen diren lanak bakarrik onartuko dira aipatutako epearen barruan jarritako zigilu-marka badute.

Taldeen hautaketa: Honako ezaugarri hauei garrantzi berezia emango zaie:

  • Emakumeek osatutako taldea izateari
  • Euskaraz egindako lanak aurkezteari

Taldeek demo - CD batean (HiFirekin bateragarria –wav, mp3, edo beste formatoak ez dira onartuko-) maketa bidali beharko dute bertan 4 kanta original, biografia eta harremanetarako datuak jasota (zehaztu hizkuntza, estiloa, taldekideen izen-abizenak eta helbide elektronikoa). Maketak edo CDak helbide honetara bidali behar dira

OHARRA: Garrantzisua da, taldeko izena eta musika mota azalean zehaztea.

Bilboko Udala
Turismo eta Jaietako Saila
Bertako Taldeen Pop Rockaren Erakustaldia
Zabalgune Plaza 11. 1go.
48009 Bilbao

Iturria | Bilboko Udala

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun