adam_kesher

Adam Kesher musika talde frantsesa dugu, zenbait kitarra, bateria eta sintetizadoreen laguntzaz anitz ongi konpontzen dira abesti lasai nahiz azkarrak egiteko. 20004an hasi ziren beraien rock elektroniko kontzeptua lantzen, gaur egun nahiko famatua dena; sample, kitarrak eta zenbait abesti sinple aski dute jendea dantzan jartzeko.

Adam Kesher entzutea, DFA, Liars, The Velvet Undergroup, The Cure edo ta Daft Punk bezalako taldeak entzutea bezalakoa dela esatera ausartuko nintzateke. Adam Kesher diska bat baino gehiago dauka, horrela bere lehen lana, EP Modern Times, rock eta sintetizatzailez beterik aurkitzen da. An allegory of chastity, taldeak aterako duen bigarren EPa, Alemanian, Erresuma Batuan nahiz Estatu Batuetan puri purian izango dugu, jada taldeak mundu mailan nolabaiteko ohiartzuna lortuz. Gaur egun, plazaratu duten azken lana EP Continent izenez ezagutzen dugu eta 3 abesti dantzagarriz osatuta dago.

MySpace | Adam Kesher |

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun