Sekulako arazoak egon ziren Bilbon AC/DC kontzerturako sarrerak lortzeko, batez ere denda fisikoetan sarrerak erosteko:

Han egondako norbaiten bizipenak entzuteko irrikitan gaude! Denda fisikoan edo interneten sarrerak lortzeko aukera izan zenuen?

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun 1
Musikazale

Nik lortu ditut nire bi sarrerak, baina kriston arazoak egon dira sarrerak lortzeko. Nik kasualitatez Bilboko FNACen erosi nituen, baina nik pasa nuen denbora guztia pasa izan dute beste batzuek, parean genuen El Corte Inglesen eta ez zituzten sarrerarik lortu, 6 bakarrik saldu zituzten.

Ertzaintza iritsi behar izan zen el Corte Inglesen gertatu ziren iskabilengatik. FNACken ateak 10:15 inguru ireki zituzten teorian puntuan ireki behar zirenean, jendea haserre zebilen.
Penagarria internet nola ibili den, normala da zerbitzariari egindako eskaera kopurua oso handia izaten baita.

Han egon ginen guztiok berdina esaten genuen; “Zergatik ez dituzte sarrerak futbolean bezala saltzen?” “Zergatik ez BEC!eko takiletan saldu? Jakinda zenbat sarrera dauden eta zeintzuk lortuko dituzten.”
Bestalde jendea nahiko haserre dago zeren saldutako sarrera kopurua eta BEC!ken sartzen den jende kopurua ez dator bat… Diputazioak zenbat sarrera hartu ditu?

Jendea bero dabil, eta nahiz eta nik sarrera izan ulertzen dut. Penagarria da 12 ordu hilaran egotea eta sarrerarik ez lortzea.

Musikazale
bertol-(e)k esan zuen | Azaroa 29, 2008 @ 16:30
Erantzun