
Hona hemen Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egingo diren hurrengoko kontzertuak:
JIMMY JAZZ GASTEIZ – JIMMY JAZZ KLUB:
- Uztailak 18: THE WAILERS 40th Anniversary Tour  21.00, 16/20€
- Uztailak 20: BAD MUSIC (Rob Younger playing radio Birdman & The New Christs ) 21.00, 7/10 €
- Uztailak 31: EMEPETRES + El Res 21.00, 6/8 €
Erlazionatutako sarrerak

Aski ezaguna dugu jada Sabina, nork ez du bere letra edo abestirik ezagutzen? Batzuek gogoko izango dute eta beste batzuek ez hainbeste baina argi dago taula gainean dagoenean, jende dexente pilatzen dela berau ikus-entzuteko. Oraingoan, Gasteizen izango dugu, uztailaren 1ean, osteguna, gaueko 21:30etatik aurrera. Sarrerak ticketmaster bidez eros daitezke eta 41.30 eurotatik aurrera lor daitezke, Buesa-Arenan eskeiniko duen kontzertuako.
Erlazionatutako sarrerak

Ez dira ez geldirik ibili La Pegatinako lagunak, Iparraldean, Madrilen, Bartzelonan eta Amsterdamen ibili dira bere furgona maitearekin kontzertuak emanez; oraingoan berriro ere gurera datoz, Euskal Herrira, ekainaren 25ean, ostirala, Sopelanako Jaiak aitzaki moduan txosna gunean dohako kontzertua eskeiniko dute. Rumba pixkat dantzatzeko prest? Gainera badirudi zenbait sopresa prestatuta dituztela eta akaso beraien euskarazko abestia entzuteko aukera izango dugu.
Erlazionatutako sarrerak

Bilboko Kafe Antzokiak ekainaren 26rako, larunbata, talde ikaragarria ekarriko du, Canteca de Macao. Ez dakit zer nolako eguraldia izango dugun, baina talde honek lantzen duen musika ez da txantxetakoa; fusion, reggae edo ta ska doinuak ederki asko menperatzen baidituzte madrildarrek.
Canteca de Macao Esperanzah Jaialditik zuzenean Bilbo aldera etorriko da, azken diska, agua pa la tierra, zuzenean aurkezteko helburuarekin, taberna txikietan eta diskarik gabe hasitako talde honek gauzak ongi eginez kristoren oihartzuna lortu izan du eta horrelaxe Europa guztian zehar nahiz Ameriketan ibili izan dira kontzertuak emanez. Zer geldituko ote da duela urte batzuk kaleean jotzen zuen talde horren musikaz? Auskalo, baina gaueko 21:30etatik aurrera ederki asko pasatzeko aukera izango dugu.
webgune ofiziala | Canteca de Macao |
Erlazionatutako sarrerak

Klaxons talde ezagunak abuztuaren 23an diska berria plazaratuko du, Surfing the void, hala ere nahiz eta abuzturaino itxoin beharko dugun diska erosteko badakigu zein abestiz osatuta egongo den eta diskak zein azal izango duen. Hona hemen abesti zerrenda:
01. Echoes
02. Same Space
03. Surfing The Void
04. Valley Of The Calm Trees
05. Venusia
06. Extra Astronomical
07. Twin Flames
08. Flashover
09. Future Memories
10. Cypher Speed
Erlazionatutako sarrerak