Artxiboak: Maiatza, 2010

andefans

Soinu askorik egin gabe hor dabiltza kontzertuak ematen &theFanseko musikariak; duela aste batzuk Baztan aldean ibili ziren eta bertan sortutako giroa gogoratzeako dela diote zurrumurruek. Duela dexente gurean izan genituen, Musikazalen, oraingoan Nafarroatik Gipuzkoako hiriburura doaz, Donostiara hain zuzen ere, maiatzaren 28an, ostirala Donostiako MAD aretoan ibiliko dira 20:30etatik aurrera beraiek ederki asko egiten dakitena egiten; musika eta ongi pasa.

MySpace | &theFans |

Erlazionatutako sarrerak

sexers

Bilboko Kafe Antzokiak kontzertu ederrak antolatzen ditu, ederki asko defendatzen du euskal kultura eta oraingoan Euskal Rock Gaua antolatu dute hilaren 27rako, osteguna 21:30etatik aurrera. 5 eururen truke, anitz ezagunak ditugun Sexty Sexers eta Surfin Kaos talde euskaldunak izango ditugu beraiek diska berriak aurkezten; Hondarribian behintzat Olearso Festean ederki asko ibili ziren bi taldeak oholtza gainean. Zer gerta daiteke Bilboko Kafe Antzokia bezalako plaza bero batean?

Erlazionatutako sarrerak

Vela Puerca talde uruguaidar famatua Euskal Herrian ikus entzuteko aukera izango dugu, Bilbon maiatzaren 25ean izango ditugu garai bateko La Merced edo ta Bilborocken gaueko 20:30etatik aurrera. Vela Puerca 1995an hasi zen rockarekin, Uruguayen oso famatuak ditugu, beraien lehen lana 1998an atera zuten, deskarao izenarekin. Diska honek kriston arrakasta izan zuen beraien lurraldean; abestien letrek drogei buruz hitz egiten zuten eta gazte asko filosofi moduko bat aurkitu zuten beraiengan. 2004ean baterijoleak talde utzi egin zuen, osasun kontuak zirela eta. Argentinan nahiko arrakasta lortu zuten, MTV saioan zenbait klip jarri izan dituzte; oraingoan Bilbora Normalmente Anormal 2009eko  azken lana aurkezteko intentzioarekin datoz, ska nahiz rock doinuak ederki asko jorratzen dituzte.

webgune ofiziala | Vela Puerca |

Erlazionatutako sarrerak

vague_angels

Mantisa zarauztarrak Hondarribiako etxe arrosean izateko aukera izango dute, hain zuzen ere, maiatzaren 21ean ostirala, gaueko 22:00etatik aurrrera izango ditugu oholtza gainean. Baina ez hori bakarrik, beraiekin batera, Bartzelonako Nueva Vulcano eta Vague Angels estatu batuarrak izan ditugu.

Nueva Vulcano BCore disketxe famatuan dabil, baita ere Ainako erreferentziak aurki ditzazkegu eta 2004an plazaratu zuten Principal Primerak gauzak nahiko garbi uzten ditu, beraiek bigarren lana, Juego Entrópicori behar den errespetua gordez, noski.

myspace | mantisa | nueva vulcano | vague angels |

Erlazionatutako sarrerak

Mayer Hawthorne

Mayer Hawthornek gurean behin  baino gehiagotan ikus entzuteko aukera izan dugu, esaterako, Hondarribian 5€ren truke ikusi genuen; oraingoan Bilboko Kafe Antzokian izango dugu hilaren 16an, igandea, gaueko 20:00etatik aurrera. Sarrerak aurresalmentan 18€engatik lor daitezke eta lehiatilan bertan 21€. Argi dago, prezioa ezberdina dela, baina dudarik gabe Mayer gaur egun musika munduan musikari garrantzitsua dugu, beraz kontuan izan beharreko kontzertua dugu Bilbon ospatuko dena.

Erlazionatutako sarrerak