
Gogoko izango genukeen gaur The Cure Bilbora datorrela idaztea, ez da Robert Smith Bilboko Kafe Antzokian egongo, baina ia-ia. Gaurkoan The Exploding Boys izango ditugu Bilboko tenpluan, The Cure taldearen omenez osaturiko taldea dugu. Madrildik datorren taldea kriston zuzenekoak ditu eta The Cureren oso antzekoak izaten dira, argi dago ez dela berdina izango baina The Cure taldearen zaletueek seguru gau zoragarria igaroko dutela. 10 € ren truke, gaueko 21:30etatik aurrera, “Lullaby” edo ta “Lovesong” bezalakoak entzuteko parada izango dugularik.
MySpace | the exploding boys |
Erlazionatutako sarrerak

Anni B Sweet izenaren atzean Malagako Ana Lopez aurkituko dugu, espainiako indie munduan aski ezaguna dugun neska gazte hau bihar Bilboko Azkena aretoan ikusteko aukera izango dugu; gaueko 22:00etatik aurrera.
Anni B Sweet musika munduan bere herrian hasi zen, oso gazte gainera, 9 urte zituela baina ez zen serioski hasiko Madrilera joan zen arte (musikari askoren antzera). Bere lehen kontzertuak madrileko tabernetan eman zituen, Brian Hunt edo ta Javier Doria bezalako musikariekin, hau dela eta, bere myspacean geroz eta jende gehiago sartzen hasi zen eta Anak benetako musikari ibilbidea hasi zuen.
MySpace | Anni B Sweet |
Erlazionatutako sarrerak

Â
Munlet taldeak azkenean partaide berriekin beraien lehen kontzertua emango du. Angleten ospatuko den Big Up 4 jaialdian izango ditugu hileko 29an, ostirala gaueko 20:30etatik aurrera. Betiko Anita Ladyfingers eta Ina HerrProfessorrez gain, baterian Oscar Alvarez (Inserta, Brebes) kitarran Sergio Llanos (Eureka Hot 4) eta Arkaitz Garai (Brebes) izango ditugu. Aipatu beraien azken lana Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin atereko dutela bai CD eta binilo formatuetan aurrerapen bat entzuteko gogoz bazabiltza kontzertua aukera paregabea izan daiteke.
Erlazionatutako sarrerak
Tachenko taldeko kideek, “Os reÃs porque sois jóvenes” diska berria kaleratuko dute Otsailaren 8an. Hau dela eta, lan berri honetan aurkitu dezakegun “Escapatoria” kantaren bideoklipa plazaratu berri dute:
Azkenik, hona hemen Tachenkoren hurrengoko kontzertuak:
- Otsailak 8 - Zaragoza - FNAC
- Otsailak 20 - Bartzelona - Apolo (In-Somni festival)
- Apirilak 17 - Valladolid - Porta Caeli aretoan
Myspace | Tachenko
Erlazionatutako sarrerak

Sober talde madrildarrak eszenatokietara itzuliko da 6 urte hauetatik kanpo egon ondoren eta bira berri honetan Euskal Herritik igaroko dira. Gure artean egingo duten kontzertu bakarra Barakaldoko Rockstar Live aretoan izango da Maiatzaren 15ean eta oraingoz, 5 kontzertu gehiago iragarri dituzte Sober taldeko kideak:
- Maiatzak 1 - Barcelona – Apolo aretoa
- Maiatzak 7 - Zaragoza – Oasis aretoa
- Maiatzak 9 - Valencia – Mirror aretoa
- Maiatzak 15 - Barakaldo – Rockstar Live aretoa
- Maiatzak 20 - Madrid – Riviera aretoa
- Maiatzak 29 - Granada – Industrial Copera aretoa
Barakaldoko kontzerturako sarrerak salgai daude iada eta 18 eurotako prezioa dute aurresalmentan.
Erlazionatutako sarrerak