Artxiboak: Abendua, 2009

Love Of Lesbian taldeak 1999 deituriko azken diskan aurkitu dezakegun “Segundo Asalto” abestiaren bideoa saretu berri dute. Hona hemen primerako emaitza:


Segundo Asalto LOVE OF LESBIAN

Erlazionatutako sarrerak

baby_woodrose

2010ean ere jo ta su jarraituko dute Hondarribiko Psilocybenea aretoan, horrela Errege Magoei harrera beroa emateko asmoarekin, Baby Woodrose eta The Dirty Pink Ladies taldeak izango ditugu urtarrilaren 5ean, asteartea, gaueko 22:00etatik aurrera 10€ ren truke.

Baby Woodrose dinamarkatik datorren punta puntako hard rock taldea dugu, jada 6 diska baino gehiago atera dituzte, hala ere beraien azken lanean garage nahiz psikodelia estiloak ederki nahasten dituzte. 2004. urtean danimarkako musika sarietarako izendatuak izan ziren nahiz eta azkenean saririk ez lortu. Argi dago hirukote honek baduela zer esan.

The Dirty Pink Ladies etxeko taldea dugu, Irungoa. 60 eta 70 hamarkadetako rock & roll ikaragarria lantzen dute, ingelez nahiz gazteleraz ausartzen dira eta Turbonegro bezalako talde ezagunekin ibili dira oholtza gainean; badakizue nondik azaldu musika paregabeaz gozatu nahi izanez gero.

MySpace | Baby Woodrose | The Dirty Pink Ladies |

Erlazionatutako sarrerak

Prootols - Soinu grabazioa eta postprodukzioa

BilbaoMusikak, Digidesign Protools 101 Ziurtagiri Ofiziala eskuratzeko aukera ematen duen ikastaroaren matrikula epea zabaldu du. Programa informatiko honek, soinu digitalaren grabazio eta postprodukzio sistemen erabilera ahalbidetzen du.

Ikastaroak, Gonzalo Lasheras eta Barry Sage musika ekoizleen eskutik izango dira, Rolling Stones, Luis Eduardo Aute edo Luz Casal bezalako maila duten musikarientzat lan egin dutenak. Ikastaroa astelehena, urtarrilaren 18tik ostiralera, 22ra, goizeko ordutegian izango da, 9:00etatik 14:00etara eta leku mugatua dagoenez, bigarren talde bat antolatuko da arratsaldeko ordutegian eskaerek hala eskatuz gero.

Matrikularen prezioan, 550 euro, Digidesign-en eskuliburu ofiziala eta ariketen CDa sartzen da. Ziurtagiri honez gain, partehartzaileek, Protools LE-ren edozein produkturen erosketa egiterakoan % 40ko deskontua izango dute eta plug-in bat opari.

Informazio guztia | Bilbaomusika

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerik ez

Hamlet - La Puta y el Diablo

Datorren urteko urtarrilaren 9an, Hamlet taldre maldrildarraren kontzertua ikus-entzuteko aukera izango dugu Bilboko Kafe Antzokian. Kontzertu honetan, taldearen “La Puta y el Diablo” diska berria aurkezteko parada izango dute Hamlet-eko taldekideek eta beraiekin batera Infernoise taldea izango da eszenatoki gainean.

Kontzertua gaueko 21:30etan hasiko da eta sarrerak 12 eurotako prezioa izango dute aurresalmentan, 15 txarteldegian.

Erlazionatutako sarrerak

The Red Crayon Aristocrat Club

The Red Crayon Aristocrat Club talde maldrildarra poliki poliki abesti berriak egiten jarraitzen du, duela hilabete batzuk beraiekin hitz egiten ibili ginen eta oraingoan internet bidez, Not For This World izeneko EPa plazaratu dute.

Diska 5 abestiz osaturik dago, lehen 4 abestiak propioak dira eta azkenekoa, The Exploding Hearts talde famatuaren “Modern Kicks” abestiaren bertsioa dugu;  diskaren azalari dagokionez, azken talde honi omenaldi txikia eskeiniz. Beraien musika guztia beraien webgune nahiz myspacean lortzeko aukera dugu.

MySpace | TRCAC |

Erlazionatutako sarrerak