Artxiboak: Iraila, 2009

punkakertorazinas

Porno Punk delakoa egiten dute Torazinaseko taldekideek. Euskal Herrian nahiko ezagunak dira eta behin baino gehiagotan izan ditugu gure artean, esaterako BilboRock edo ta Bilboko Azkena aretoan izan dira.

Oraingoan Bilboko El Balcon de la Lolan izango ditugu urriaren 3an, larunbata gaueko 21:20 inguru;  duda gabe leku aproposa -150 pertsona sartzen dira gehienez- dantza eta bestelakoetan ibiltzeko. Torazinas inoiz zuzenean ikusi ez baduzue biziki gomendatzen dut, kitarra azkarrak, letra dibertigarriak eta festa segurua; porno punkaz gozatzeko prest?

MySpace | Torazinas | Punkaker

Erlazionatutako sarrerak

thepains

Jada badakigu Greenspace jaialdian zein talde izango ditugun, talderik esanguratsuena The Pains Of Begin Pure At Heart izanez. Bilbon kontzertuak Santana 27 / Feverren izango dira eta sarrerak jada TicketMasterren salgai daude.

Hona hemen Bilbon izango diren kontzertuak:

Azaroaren 19an, osteguna 20:30etan - 12 €:

  • The Duke and the King
  • Micah P. Hinson
  • Black Joe Lewis & The Honey Bears

Azaroaren 20an, ostirala 20:30etan - 12 €:

  • Atlas Sound
  • The Pains of Being Pure at Heart

webgune ofiziala | heineken musica |

Erlazionatutako sarrerak

La tierra está sorda

Barricada rock talde mitikoak diska berria kaleratuko du azaroaren 3an. Diska berri hau “La tierra está sorda” izenarekin aurkituko dugu musika dendetan eta 18 abesti eta 184 orrialdeko liburua izango du bere barnean.

Diskoaren grabaketa Nafarroan izan da, nahiz eta nahasketa Helsinkian egin, eta “La tierra está sorda“ko abestiak 1936ko gerra zibila eta memoria historikoaren inguruko gaiak jorratuko dute.

Informazio guztia | Barricada

Erlazionatutako sarrerak

Lendakaris Muertos taldeak zuzeneko lana grabatuko du urrian

Lendakaris Muertos taldeak zuzeneko lana grabatuko du Urriaren 23an eta 24an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Lan berri honetan taldeak orain arte kaleratutako abestirik onenak aurkituko ditugu eta azaro parte aurkituko dugu dendetan.

Esan bezala, zuzenekoa bi egunetako emanaldietan lortutako materialarekin egingo da eta grabaketan egoteko sarrerak honako dendetan erosteko aukera izango duzue:

  • Gasteiz: Gora Taberna, Elektra Store.
  • Bilbo: Gatazka gunea
  • Iruña: Akelarre (Txantrea)
  • Interneten bidez: Kulturalive.com

Informazio guztia | Lendakaris.com

Erlazionatutako sarrerak

jetlag

Jet Lag Jaialdia dela eta, urriaren 1etik 4ra dohako kontzertu ezberdinak izango ditugu gaueko 21:ooetatik aurrera Bilboko BilboRock aretoan; hona hemen kontzertu zerrenda:

Urriaren 1ean, osteguna:

  • Yu Guo
  • Grito

Urriaren 2an, ostirala:

Urriaren 3an, larunbata:

  • Positiva
  • The Freeks

Urriaren 4an, igandea:

  • Bii Boor Black
  • Daara J Family

MySpace | Yu Guo | Grito | Munlet | Mouse on Mars | Positiva | The Freeks | Bii Boor Black | Daara J Family |

iturria | Bilbao Jet Lag |

Erlazionatutako sarrerak