Artxiboak: Abuztua, 2009

Folk Getxo BBK Jaialdia 2009

Irailaren 3tik 6ra bitartean, Folk Getxo BBK jaialdia ospatuko da Getxoko udalerrian. Nazioarteko Folk Jaialdi honen hogeitabosgarren edizio honetan maila handiko talde eta artistak izango dira ikusgai. Hona hemen jaialdiaren egitaraua:

KONTZERTU NAGUSIAK (Areetako Geltokia plaza , 21:30)

Osteguna 3

  • Pablo Milanes (Cuba) - Sarrera: 15 €

Ostirala 4

  • La Bottine Souriane (Québec) - Sarrera: 15 €

Larunbata 5

  • Orchestre National de Barbés (Francia-Argelia) - Sarrera: 10 €

Igandea 6 Domingo

  • Oreka TX, Oskorri, Gose, Maddi Oihenart, Niko Etxart, Mikel Urdangarin… - Sarrera : 15 €. Euskal Musika

ARRATSALDEKO KONTZERTUAK - Santa Eugenia plaza - 19:00

Osteguna 3

  • ‘O Carolan (Zaragoza) - Sarrera dohainik

Ostirala 4

  • La banda del Pepo (Murcia) - Sarrera dohainik

Larunbata 5

  • Damba (Euskadi) - Sarrera dohainik

Igandea 6

  • Ruaille Buaille (Euskadi - Irlanda) - Sarrera dohainik

MUNDUKO TERRAZAKO KONTZERTUAK - Santa Eugenia plaza - 23:15

Osteguna 3

  • Trilla (Catalunya-Andorra) - Sarrera dohainik

Ostirala 4

  • Mauvais Sort (Québec) - Sarrera dohainik

Larunbata 5

  • Dumbala Canalla (Barcelona) - Sarrera dohainik

Iturria | Ondopasa

Erlazionatutako sarrerak

Muse - The Resistance

Dakizuenez, Muse taldeak irailaren 14an kaleratuko du  The Resistance‘ deituriko diska berria. Zorionez, Musen zaleak bazarete, taldeak diska berri honen aurrerapena jarri du interneten.

Aurrerapen bezala,  muse.mu webgunean,  lan berrian azaltzen diren hamaika kantuen 30 segundoko klipak eskegi dituzte.

Erlazionatutako sarrerak

 Bide Ertzean - Leidor Sessions

Bide Ertzean taldeak ‘Leidor Sessions‘ deituriko lan berria kaleratuko du irailean. Lan berri hau CD-DVD euskarrietan aurkituko dugu dendetan eta Bide Ertzeanen 10 urteak laburbiltzen dituen zuzeneko argitalpena.izango da.

Diska honetan, urte hasieran taldeak Tolosako Leidor aretoan eskainitako kontzertua isladatuko du eta osagarri moduan, taldeari buruzko dokumentala jaso da. Dokumentalan Kirmen Uribe, Jose Luis Otamendi eta Iñigo Aranbarriren adierazpenak bildu dira eta baita Gorka Berri Txarrak, Kaki Arkarazo eta Gaztelupeko Hotsak zigiluko Xarra Azkaraterenak ere.

DVDa Modus Operandi produktora donostiarrak ekoiztu du eta Raul Lopez gaztea aritu da errealizadore lanetan.

Informazio guztia | Bide Ertzean

Erlazionatutako sarrerak

su ta gar - 20 urte

Su Ta Garrek zuzeneko disko bikoitza kaleratuko du udazken partean taldearen 20. urtebetetze ospakizun bira amaitu eta gero. Diska berri honetan, 2008ko abenduaren 26an bira berezi honetako Durangoko Plateruenan eman zuten kontzertua izango da ikusgai.

Su Ta Garren 2CDak eta DVDa erosi baino lehen, zuzeneko kontzertu gehiago ikusteko aukera izango dugu:

  • Abuztuak 28 - BAKIO (Bizkaia) Zubiaurrelden, txosna eremuan, gauerdiko 24:00etan
  • Abuztuak 29 - MILAFRANGA (Lapurdi) plazan, gauerdiko 24:00etan
  • Irailak 11 - LEGUTIO (Araba) plazan
  • Irailak 12 - ELORRIO (Bizkaia) plazan
  • Irailak 25 - LAUDIO (Araba) plazan
  • Urriak 10 - BASAURI (Bizkaia) plazan

Erlazionatutako sarrerak

Fito & Fitipaldis - Antez de que cuente diez

Fito & Fitipaldis-en azken bira, “Por la boca vive el pez“, 2007ko abenduan amaitu zen. Irailaren 15an kaleratuko den “Antes de que cuente diez” diska berriaren aurkezpena dela eta, Fito eszenatoki gainean ikusteko aukera izango dugu berriro ere.

“Antes de que cuente diez” bira berria Santanderren hasiko da Azaroak 6an eta Euskal Herrira abenduaren 18an helduko da. Hona hemen bira honetarako baieztatu diren lehenengo kontzertuak:

  • Azaroak 6: Palacio de los Deportes (Santander).
  • Azaroak 13: Recinte Castelló (Castellón).
  • Azaroak 14: Zezen plaza (Alicante).
  • Azaroak 20: Coliseum (A Coruña).
  • Azaroak 21: Recinto Ferial, IFEVI (Vigo).
  • Abenduak 4: Parking del Parque Marítimo (Santa Cruz de Tenerife).
  • Abenduak 5: Aparcamiento del Estadio de Gran Canaria (Las Palmas de Gran Canaria).
  • Abenduak 12: Palau Sant Jordi (Bartzelona).
  • Abenduak 18: Espacio CajaCírculo (Burgos).
  • Abenduak 19: Bilbao Exhibition Centre BEC! (Bilbao).
  • Abenduak 28: Palacio de Deportes de la Comunidad (Madril).

Iturria | LTI

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerik ez