
La Fugako bizilagunak apirila partean Bilbon izan genituen, oraingoan Donostiara datoz. Ekainaren 5ean, ostirala, Donostiako RockStarren izango ditugu. Aurresalmentako sarrerak 20 euru balioko ditu eta TicketMasterren internet bidez erosteko aukera dago, bestalde beti bezala lehiatilan ere eros daitezke sarrerak 23 eurotako prezioan.
Ate irekiera gaueko 21:00etan izango da eta kontzertua 22:00tan hasiko da.
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

2006 urtean hasi zen Hondarribia Blues Festival, garai haietan Bob Margolin kitar-jole famatua izan genuen kartel buru; hasiera batean etxeko blues festival bat zirudiena gutxina-gutxina indarra hartzen joan da eta geroz eta jende gehiago pasa izan dira Hondarribiatik. Horrela jada 2009ko egitaraua prestatu dute, hona hemen Hondarribian uztailaren 16tik 19ra dohan ikus entzun ditzazkegun blues kontzertuak:
Uztailak 16, osteguna, Rio Bidasoa Hotela 20:30tatik aurrera:
- Donnie Romano Band (Italia)
- Sonny Rhodes (Estatu Batuak)
- R.J Mischo (Estatu Batuak)
Uztailak 17, ostirala, Azken Portu 20:00tan:
- Ian Siegal (Erresuma Batua)
Uztailak 17, ostirala, Benta 21:30tatik aurrera:
- Edu Manazas and Whiskey Tren (Madril)
- Chicago Blues: A Living History (Estatu Batuak)
- Sonny Rhodes eta M.J Mischo (Estatu Batuak)
Uztailak 18, larunbata, Rio Bidasoa Hotela 18:00tan:
- Bazkaria eta kontzertua zenbait artistekin (13:00)
- Meet and Greet John Mayallekin (Erresuma Batua)
Uztailak 18, larunbata, Arma Plaza 18:00tan:
- La Jove Dixieland Band (Balentzia)
Uztailak 18, larunbata, Obispo Plaza 20:00tan:
- Ian Siegal (Erresuma Batua)
Uztailak 18, larunbata, Azken Portu 20:00tan:
- Edu Manazas and Whiskey Tren (Madril)
Uztailak 18, larunbata, Benta 21:30tatik aurrera:
- Bluedays (Balentzia)
- John Mayall (Erresuma Batua)
- Dwayne Dopsie and The Zydeco Hellraisers
Uztailak 18, larunbata, Uxoa Taberna 01:30tan:
Uztailak 19, igandea, Kirol Kaia 13:00tan:
- La Jove Dixieland Band (Balentzia)
Uztailak 19, igandea, Obispo Plaza 19:00tan:
Uztailak 19, igandea, Arma Plaza 20:30tan:
Uztailak 19, igandea, Uxoa Taberna 22:00tan:
- Radio 3 + Dj Jose Maria Rey
webgune ofiziala| Hondarribia Blues Festival|
facebook taldea| Hondarribia Blues Festival Facebook|
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Ekainaren 19an, ostirala, primerako rock gauaz gozatzeko aukera izango dugu Bilboko Kafe Antzokian. Alde batetik, primerako kritikak jaso dituen Capsula taldea izango dugu “Rising Mountains” (Bcore diskoetxearekin) disca berria aurkezten. Bestaldetik, Eureka Hot 4 euskal taldea egongo da eszenatoki gainean giroa berotzen, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin plazaratu berri duten “World Champions” aurkeztuz.
Kontzertua gaueko 21:30etan inguru izango da eta sarrerak 10 eurotako prezioa izango dute aurrsalmentan, 12 eurotako prezioa txarteldegian bertan.
Myspace | Capsula | Eureka Hot 4
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 30ean kontzertuak prestatu dituzte Oiartzungo Iurritan. Psilocybeneatik ernaldu diren 3 talde, Los Stupefactos, Luz de Putas eta Inoiz Ez. Argi dago 3 taldeek musika oso ezberdina egiten dutela, bestela norbaitek esan dezala zer daukaten amankomunean, Ska, Surf edo ta Hardcore estiloetan dabiltzan taldeak. Hala ere, kriston zuzenekoak egiten dituzten taldeak ditugu, Stupefactos talde zaharrena dugu, Luz de Putas han hemenka dabiltza asteburuero berain Dancing Town Tourrarekin eta Inoiz Ez talde gazte baina oso indartsua dugu.
MySpace| Los Stupefactos | Luz de Putas | Inoiz Ez |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak