
Love Of Everything talde estatubatuarrak, Maiatzaren 6an emango du zuzeneko kontzertua Bilboko l´Mono aretoan. Chicagon sortutako talde hau, Bobby Burg (Joan Of Arc talde mitikoaren ahotsa izan zena) eta bere emazteaz osatuta dago, eta zuzenean entzutea pena merezi duen pop-indie benetan lasaia jorratzen dute.
Kontzertua gaueko 21:00etan da 6 euroren truke, eta eszenatoki gainean Paletazo taldearen laguntza izango dute telonero moduan, Chris Hansen bakarkako proiektua.
Myspace | Lofe of everything | Paletazo
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

We Are Standard talde getxotarra telebistan izan dugu aste honetan, TVE-1 hain zuzen ere, “No Disparen Al Pianista” musika saio famatuarentzat zuzenean grabatzen; bestalde Bilbo aldetik ere ibili omen dira. Hau guztia, maiatzaren 16an telebistan ikusteko aukera izango dugu.
Bestalde gogoratu beharra dugu, apirilaren 30ean, osteguna, We Are Standard eta Delorean taldeak Barakaldoko RockStarren izango ditugula Gaztea Sariak 2009 dela kausa. Guzti hau “Gaztea Live” saioan zuzenean ikusteko aukera izango dugu, bertara hurbiltzeko aukera ez badugu behintzat; egun batzuk beranduago -igande gauean- ETB3n ere emango dutelarik.
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Gora Japon, Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketaren pop rock atalean parte hartuko duen taldea da. Gora Japon-en atzean bi pertsona daude bakarrik, Myriam (batería eta ahotsa jartzen) eta Jon (Kitarra), eta 2005. urtetik dabiltza zuzeneko kontzertuak eskeintzen.
Bilboko bikoteak 2008an kaleratu zuen “Gora Japon” deituriko bere lehen diska Bidehuts zigiluarekin eta honetan rock, jazz eta improbisazioa nahasten dituen soinua entzuteko aukera izango duzue.
MySpace | Gora Japon
Musikazale ++ Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketa | Concurso Pop Rock Villa de Bilbao
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 9an, larunbata, Mago de Oz taldea ikus entzuteko aukera izango dugu Barakaldoko RockStar aretoan. Konzertua gaueko 22.00etan hasiko da, aretoko ateak ordu bat lehenago zabalduko dira, eta sarrerak 19 eurotako prezioz izango dute aurresalmentan, 24 txarteldegian bertan erosten badituzu.
Mago de Oz taldeak 1994an plazaratu zuen lehenengo diska eta gaur egun 10 lan dituzte kalean, azkena “La ciudad de los arboles” (2007) dauka izena. Madrilgo taldea zuzenean ikusteko aukera galdu nahi ez baduzue, sarrerak Ticktackticket, Arise dendan (Bilbo) edo El Corte Ingles dendetan eros ditzakezue.
Iturria | Salarockstar.com
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 8an, sekulako metal gauaz gozatzeko aukera izango dugu Trash and Burn jaialdiarekin Durangoko Plateruena aretoan. Jaialdi honetan hurrengoko zazpi taldeak hartuko dute parte gaueko 21:00etatik aurrera:
Sarrerak 25 eurotako prezioa izango dute aurresalmentan, 28 euro txarteldegian, eta hurrengoko lekuetan erosi daitezke:
- Durangoko Plateruena.
- Woodstook (Santander)
- Müsica Autonoma (Donostia)
- Arise (Bilbo)
- Gothic Zone (Bilbo)
- Zerua taberna (Bilbo)
Informazio guztia | Plateruena.net
MySpace | Trash and Burn European Tour
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak