
Berri Txarrak-ek Roadrunner Records diskoetxe famatuarekin hitzarmena sinatu du, nazioarteko diskoetxeak taldearen disko berria kaleratu dezan. Dakizuenez, Berri Txarrak taldearen diska berria irailean kaleratuko da eta Steve Albiniren ekoizpenaren ikutua izango du.
Beraz, hirukote nafartarra Roadrunner diskoetxearen etxean sartuko dira eta GOR diskoetxearen ateak itxiko dituzte bost diska eta azken DVD bat beraiekin kaleratu ondoren. Irailerarte gutxienez, horrelakoa da Berri Txarrak-en diskografia 12 urtetan zehar:
- Jaio.Musika.Hil (2005)
- Libre © (2003)
- Eskuak / Ukabilak (2001)
- Ikasten (1999)
- Berri Txarrak (1997)
Iturria | Berri Txarrak
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Hondarribiko NAUT talde gaztea KAUTA musika talde ezagunarekin izango ditugu apirilaren 3an, ostirala, bertako Psilocybenea Aretoan gaueko 22:00tatik aurrera 5 eururen truke. NAUT taldeak Berri Txarrak, LOR edo ta Kuraia euskal musika taldeen antzeko musika egiten duela esan dezakegu, beraien ikutu pertsonala ahaztu gabe; talde gaztea dugu baina ziurrenik etxean jokatuta guztia emango dutela.
KAUTAri dagokionez gaur egun puri-purian dagon taldea dugun, Gaztea sarietarako izandatuak izan dira eta diskak ateratzen dituzten neurrian taldearen heldutasuna nabaria da. Isladak, azken diska, aurkezteko intentzioarekin izango ditugu Bidasoaldean.
MySpace|Kauta
MySpace|NAUT
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Javier Corcobado musikaria Bilboko Kafe Antzokian izango dugu “A nadie” deituriko bere diska berria aurkezteko. A nadie lan berri hau, Mexikon grabatua izan da 2008ko udan eta PIAS diskoetxearen bitartez plazaratu da. Corcobadoren bira berri honetarako, Javierrek primerako muskarien laguntza izango du:
- Susana Cáncer: pianoa, teklatuak, koruak.
- Alicia Alemán: kitarrak, koruak.
- Justo Bagüeste: saxua, minimoog.
- Fino Oyonarte: baxua, koruak.
- Jesús Alonso: bateria eta erritmo kaxa.
Kontzertua 21.30etan hasiko da eta sarrerak 12 eurotako prezioa izango dute aurresalmentan etan 15 eurotako prezioa lehiatilan bertan.
Myspace | Corcobado
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Ostegunean Franz Ferdinand Bilbon ikus entzuteko aukera izango dugu eta kontzertu honek hirira jende dexente ekarriko duela ikusirik, zenbait tabernek gau berezia egitea erabaki dute. Esaterako, La Casillatik nahiko gertu dagoen New Rumm tabernak Franz Ferdinand AfterShow ekitaldia antolatuko du, bertan Optigan1 Dj famatua musika jartzen egongo delarik.
MySpace| New Rumm
MySpace| Optigan1
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Apirilaren 4an, Pignoise taldeko kideeak zuzeneko kontzertua emango dute Barakaldoko RockStar Live aretoan. Pignoise pop-rock eta punk musika nahasten duen taldea madrildarra da eta 2002. urtean jaio zenetik lau diska kaleratu dute: Melodias desafinadas, Esto no es un disco de punk, Anunciado en television eta Cuestion de gustos.
Cuestion de gustos diska 2007an plazaratu zuten Warner diskoetxearekin eta arrakasta galanta euki dute estatu mailan. Pignoise hirukotearen kontzertua 21.00etan hasiko da eta sarrerak 12 eurotako prezio izango dute aurresalmentan etan 15 eurotakoa lehiatilan bertan.
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak